Artxiboa: 2010-eko Urtarrila
-
The Best Of #2 Live!!
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 27 | 57 iruzkin
-
TBOEI #2 Partehartzaileak: Nerea Calvillo
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 26 | 53 iruzkin
Arkitektoa da Nerea Calvillo. Hainbat alorretan dihardu bere bulegoak, C+. Haren iritziz, diseinua da premiak, baldintzak, interesak edo egiturak bistaratzeko prozesua. Horretarako, bi tresna hauek erabiltzen dituzte batik bat:lehenbizikoa, mapak edo kartografiak egitea errealitatea deskribatu edo azaltzeko; adibidez, “In the air” proiektua, non plataforma digital interaktibo baten bidez ikusten den poluzio atmosferikoa.
Bigarren tresna da beste eragile batzuk (pertsonak edo gauzak) sartzeko diseinu-prozesuak irekitzea, hartara erabaki-hartzeak banatu eta ahalduntze-egoerak sustatzeko. Horren adibide dugu “Bogotá invisible” proiektua, lankidetza-mapa baten bidez tailer batean egina, edo Medialab-Pradoko (Madril) Media(nera)Lab-eko fatxada digitalak.
Ikuspegi horretatik, hiri-jasangarritasuna sustatzeko paradigma “berdea” aspalditxo zaharkitua geratu dela diote, kolorerik ez dutelako azpiegitura arinek, informaziokoek eta aldi baterakoek, ezta egitura sozial, ekonomiko eta politikoek ere, hots, eragile aktiboenek.
-
TBOEI #2 Partehartzaileak: Mikel Pajares
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 26 | 25 iruzkin
Donostian jaio nintzen, 1980an, eta informatika-ingeniaritzako ikasketak amaitu ondoren, ikasitakoa aplikatzeko garaia heldu zen. Innovae Visioneko Ikusmen Artifiziala Ikertzeko Taldea baino leku hoberik ez zen izango horretarako.Enpresa gaztea Innovae Vision, beste bi lankiderekin batera 2003an sortua, eta hasieratik jardun da komunikazio interaktiboko aplikazioetarako konponbide teknologikoak bilatzen, batez ere pertsonen eta ordenagailuen arteko komunikazio-prozesuak hobetzeko ahaleginean.
Errealitate areagotua, kioskoak edo multimedia informazioko guneak (PIM) teknologia horiek eremu publikoetan nola aplikatzen diren erakusteko adibide garbiak ditugu. Horiei esker, berez informazioa banatzeko bideak diren hiriak sortzen dira.
-
TBOEI #2 Partehartzaileak: Bernardo González
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 26 | 64 iruzkin
Bernardo Gonzálezi esker gosal dezakete bilbotarrek esne jetzi berria hurbilen duten baserrira joan beharrik gabe. Bizkaia Esneako lehendakaria izaki, bera izan da ekimenaren bultzatzaile nagusia, kooperatibako 56 baserrietan ekoizten diren 50.000 litroei errentagarritasuna ematen ari den horrena.The Best Of #2: Intersecciones Urbanas-era joango da Bernardo, landa-eremuaren eta hiriaren arteko harreman berriaz mintzatzera, hau aldarrikatzera: hirien eta hiritarren jasangarritasuna bultza daiteke zerbitzu eta produktuen diseinuan aldaketa txiki batzuk eginda ere. Haren iritziz, hiri buruaskiagoak egin daitezke banaketa-eredu berriak erabiliz, eta jasangarritasuna ez da berde koloreko zer bat bakarrik.
-
TBOEI #2 Partehartzaileak: Txomin Jauregui
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 26 | 45 iruzkin
Txomin Jauregui Echeverria. 31 urte ditut, eta Donostian jaioa naiz. Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean, Donostiako campusean (ESTE). Auditore-lana egin nuen lehenik, Deloitte-ren Bartzelonako egoitzan. Ondoren, aholkularitza-zerbitzua eman nien zenbait enpresa eta erakunderi, eta, haien bidez, lau kontinenteetara bidaiatu dut.Gaur egun, lan horrekin batera proiektu berri batean ari naiz: DDonosti.com, negozio eta profesionalentzako tokiko gida bat. Horretan ematen dut nire aisialdi guztia, eta gauza berriak ikasteko irrika pizten dit egunero. Gure helburu nagusietako bat da kalea, auzoa eta hiria eremu birtualarekin harremanetan jartzea.
Helburu hori betetzeko, QR kodeak dituzten eranskailu pertsonalizatuak diseinatu ditugu ddonosti.com osatzen duten negozioentzat. Horrela, Internet kalera eramatea lortu dugu, bai eta kalea Internetekin lotzea ere.
-
TBOEI #2 Partehartzaileak: Diego Soroa
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 25 | 46 iruzkin
Diego Soroa Cuantics Creatives-eko zuzendaria da, “berrikuntzan aplikatzeko sormen-laborategi” txiki bat, hain zuzen ere. Sormen-aholkulari gisa lan egiten du Diego Soroak: erakunde publikoei eta oinarri teknologikoko zenbait enpresari ikuspegi berriak, ikuspuntu berriak eta proiektu berriak eskaintzen dizkie. Gainera, hirigintzan espezializatutako arkitektoa da, eta espazio kolektiboak nahiz giza harremanak hobetzeko Hardware Sozialeko proiektuak egiten ditu.“Hiri-komunitateetan ez bezala, komunitate birtualetan interes berak dituzten ghetto espezializatuak sortzen dira. Ez da nahasketa sozialik gertatzen, pertsonek ez baitute haien eremu erosotik atera beharrik" eta, ondorioz, ezin da egiazko kohesio sozialik sortu. Gure konfiantza osoa sare sozial birtualetan jartzen badugu, gizartea konektatuta bai, baina zatikatuta egongo da.Zer gertatuko zaie hiriei? Aldaketa teknologiko, sozial eta gizatiarrekin bateragarriak al dira? Isolamendu sozialari aurre egiteko eta hirietako elkarreragin publikoaren galera saihesteko, etorkizuneko arkitektoek uztartu egin beharko dituzte espazio fisikoa eta espazio birtuala . Ohiko arkitekturak agente berriekin batera egin beharko ditu espazio publikoen diseinua eta kudeaketa, eta agente horiek elkarrekin uztartzeko duten gaitasunaren araberakoa izango da espazio horien kalitatea.Hamarkada-pare bat barru, esparru fisikoaren eta birtualaren arteko nahasketa biziko dugu, informazioaren arkitektura eta hiriaren arkitektura batuko dituzten espazioetan mugituko gara eta informazio-fluxu etengabe baten bidez elkarri konektatuta egongo gara denok; sentsoreen bidez guztiok guztiokin eta gauza guztiekin konektatuko gaitu sentsoreen bidezko fluxuak, hain zuzen ere.Baina ez dezagun txarto ulertu. Izenak izen, zentzumen-teknologia horiek sentitu, sentituko dute, baina ez emozioz eginda daudelako, bit irrazionalez eginda daudelako baizik. Hiperkomunikazio-sistema bat izango da, eraginkortasuna ardatz duena. Sistema hori emozioz hornitzea gizakion ardura izango da beti.Diego Soroaren OUTERNET EVERYWARE y SOCIAL HARDWARE. Nuevas dimensiones de lo colectivo” idatziaren laburpena. .
-
TBOEI #2 Partehartzaileak: André Hernández
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 25 | 17 iruzkin
Nire lehenengo 19 urteak aireportu bateko lurreratze-pistaren alboan dagoen herri txiki batean bizi izan nituen. Herri bateko nerabe baten ikuspuntutik, nire inguruneak NASAren itxura hartu zuen 80ko hamarkadaren hasieran, gure etxetik gertu ILS sistemaren (Instrumentu bidezko Lurreratze Sistema) atal bat jarri zutenean. Sistema horiek lurreratzeko laguntza-gidak eskaintzen dizkiete hegazkinei; izan ere, autobide bat marrazten dute airean eta, horri esker, bideojoko baten antzera lurrartu dezakete ikuspenik ez dagoen egunetan ere. Die Hard 2” filmean, terrorista-talde batek aireportu bateko tresnak bere mende hartu ditu. Kontrola haien esku dagoela erakusteko. lurrartzeko baimena eman diote pasaiari-hegazkin bati.Terroristek ILS sistema manipulatu dute, eta hegazkinak lurraren kontra talka egin du, altuago zihoala sinestarazi diotelako.
Film hori 1990ean estreinatu zutenerako, nik 18 urte neramatzan herri txiki bateko gainmodernotasun antzeko batekin elkarbizitzen: batetik, ILS eta antzeko tresna informatikoekin eta, bestetik, aireportu eta antzeko ‘ez-lekuetan’ sortzen hasiak ziren fluxu sozial berriekin.
2001ean, ikerketa-talde batekin batera, enpresa-ekimen bat sortu genuen (gaur egun ASOMO About SOcial Movements du izena); hain zuzen ere, subjektibotasuna bultzatzeko softwarea kontzeptualizatu eta garatu egiten du enpresa horrek. Informazio-gizartean sortutako prozesu sozial berriak hobeto ulertzen laguntzeko tresna berriak, errealitatea eraldatzen laguntzeko software-tresnak, sortzen ditugu.
Bezeroen artean, sektoreko liderrak diren nazioarteko hainbat enpresa ditu ASOMOk, hala nola Inditex, Epson, Peugeot, Philips eta antzekoak, bai eta Coca Cola edo Telefónica Dow Jones Global Titans 50eko kideak ere.
-
TBO #2 - ESPAZIOA: GRISA, PUBLIKOA, PRIBATUA, BERDEA
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 22 | 26 iruzkin

jamesgrayking-en argazkiaBerdea gris bihurtu da. Eremu publikoa eremu pribatu bilakatu da. Mugimendu handi batek fatxadetan eta zabaltzeetan landareak jarriz hiriak berdeago bihurtu nahi dituen arren, jasangarritasuna ez da ekologia, ingurumena edo berdea bakarrik. Jasangarritasuna gizartearen eta haren ingurumenaren hobekuntza bada, grisarekin eta zementuarekin berez iraunkorrak diren hiriak lor daitezke.
Baina ikusten denak beste interesgune guztiak jan egin ditu, eta naturarekiko pertsona atseginak garela sentiarazten diguten gauza polit eta ikusgarriak bakarrik bilatzen ditugu kaleetan. Apaingarri horiek ipintzea beste irtenbide batzuk baino askoz ere kaltegarriagoa izan daitekeela aparte utzita.
Hiriaren mugak pertsonek ezartzen dituzte. Etorkizuneko hiriek egungoek baino elkarrekintzar-aukera hobeak izateko, mugekin jolastu beharra dago, mugak malguago egin behar ditugu, eta zokoetan aukera berriak aurkitu. Horretarako, bertan bizi diren pertsonek, denbora errealean ikusi behar dute beren erabakiek ingurua bizitzeko leku egoki bihurtzen dutela, horren arabera libreki jarduteko.
-
TBO #2 - ESPAZIOA: MURGILDUTAKO HIRIAK
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 20 | 2 iruzkin

Elkargune edo adabegi urbanoetan bateratzen diren bide mordoz osatutako izakia da hiria, eta, osorik ikusita, sare-itxura du. Hala ere, pertsonak mugikorrak izan arren, hirietako eremu fisikoa ez da mugitzen, eta askoz ere makalago egiten du aurrera. Horregatik, asfaltoaren gainean beste geruza batzuk sortu dira, berez. Errealitate berri horietan, fluxuak elkarrekin nahasten dira.
Lehen, pertsonak nomadak ziren; orain, nomada-izaera teknologia berrien ugaritzean agertzen da. Teknologia berriei esker, gure habitatean muga fisikoak izanagatik ere, tokiz aldatu eta erlazionatu egin gaitezke. Mugikortasuna ez da, izan ere, pertsona edo merkantziak lekualdatzea bakarrik: pertsonak elkarrekin lotzen dituen iritzi eta ezagueren aniztasuna ere mugikortasuna da.
Hala ere, geroz eta handiagoa den ideia-truke hori kaletik Internetera aldatu da. Horregatik, Sareko jarduera mundu fisikoarekin lotzeko sistema artifizial edo gailu mugikorrak diseinatzen ari dira.
Fisiko eta birtualaren arteko garapen-eremu berria, aukeraz betetako tartea da, non mugimendu berritzaile txiki batek bide berri eta erakargarriak sor ditzakeen.
-
THE BEST OF # 2: ELKARGUNE URBANOAK
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 19 | Iruzkina utzi

Impact Tarmac-en argazkiaMugak, zedarri ez ezik, harremangune ere badira. Mugetan , gizarteak aurrerapausoak egiten ditu, trukeari, nahasketari, eta hibridazioari esker. Ertzetan eta elkarguneetan sortzen dira aukerarik interesgarrienak. Jakintzaren mugetan, muga fisikoetan nahiz teknologikoetan, gizartea eratzen duten fluxuek elkarrekin topo egiten dute, zuzeneko harremanetan hasten dira, eta lehenago esploratu gabeko lekuetarantz doazen korronte berriak sortzen dituzte.
Hiri ingurunean, mugaldeko tokiak ez dira plano horizontalean bakarrik izaten. Egun ezagutzen dugun hiria ezin konta ahala geruzaz osatuta dago. Horietako asko ukiezinak dira, eta fluxuek elkarrekin talka egiten dute, nahastu egiten dira, eta, batzuetan, sortu egiten dute. Hala ere, zurruna eta malgutasunik gabekoa den hiriaren egitura fisikoak talka egiten du errealitatearen geruzetan ziztu bizian mugitzen den egungo gizartearekin.
Energia-korronteak bateratu eta hiriaren egitura finkoekin talka egitean, proiektu berri eta interesgarrien sorkuntzarako aukerak eskaintzen dituzten eremuak ager daitezke. The Best Of Euskadi+innova2-k horri helduko dio. Iraunkortasun urbanoari hurbilduko zaio, ohikoa ez den ikuspuntutik, eta, beste batzuen artean, gai hauei buruz arituko da: publiko eta pribatuaren arteko harremana, grisa berdearen aurka, Internet eta hiriko eremuen arteko elkarrekintza, edo elkarrekintza horietaz nola baliatu berrikuntzarako

