“Hiriak geruza eta fluxu desberdinak dauzka gainazal estatikoaren gainean: ekonomikoak, komunitarioak, birtualak… Geruza horien arteko elkargunean aukeraz betetako espazioak daude”, azaldu zuen Ane Barrutiak, The Best Of Euskadi+Innova aldizkariaren azken edizioko editore gonbidatuak. Hortik dator topaketaren izena: Elkargune Urbanoak.
Lehenik eta behin, hiri integratuaren kontzeptuaz hitz egin zen, eta hitzaldi horietan parte hartu zuten André Hernández, Asomo enpresa proiektuaren sortzaileak -software tresnen bitartez Sareko prozesu sozial berriak interpretatzen dituen enpresa-, Txomin Jauregui, DDonosti.com gidaren arduradunak, eta Mikel Pajares, Innovae Vision enpresako kideak -teknologia interaktiboetan eta errealitate handituan espezializatua..."
Gehiago Euskadi+innovan

