Lotura
‘1 alea’ ataleko artxiboa
-
The Best Of #1 Editorial: Peio Ruiz
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 25 | Iruzkina utzi
-
TBOEI #1 Partehartzaileak: Aitor Lopez de Aberasturi
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 24 | Iruzkina utzi
Aitor López de Aberasturi es el responsable del nacimiento del Aitor Lopez Aberasturi euskaraz eginiko interneteko lehen bilaketa-tresnaren jaiotzaren arduraduna da. Deustuko Unibertsitatean Software Ingenieritza Master bat ikasten zegoen bitartean eta Vitoria-Gasteizko Gamesa Aeronautikan praktiketan zegoela Enrique Aguilera ezagutu zuen, Ozu interneteko portalaren asmatzaile dena. Hark bere hurrengoko proiektua izango zenaren giltza heman zion: awk komandoa, 1997.urtean izan zen.Hamabi urte geroago, Kaixo.com Euskal Herrian ikasle gehien duen euskaltegia bihurtu da. Gainera, orain dela hilabete gutxi batzuk Aitorrek Osakidetzako oposaketa birtualki prestatzeko ariketa sistema gaitu zuen, esperientzia hura oso arrakastatsua izan zen. Gaur egun, bere ekintzaile senak bere irakasketa aktibitatea eta merkataritza elektronikoari buruzko plataforma batera egiteari eramaten dio, Interneteko kate berri bat martxan jartzen lan egiten ari da baita ere.
Irakaslea da irakaskuntza sistema tradizionalean eta aldi berean ekitzaile disidentea, sare irakaskuntza zabalduaren modu berriekin oso erlazionatuta dagoena baita ere. Bi gai hauek kontrajarriko ditu The Best of-eko ‘Kontra-prestakuntza sorkuntzari laguntzeko’ debatean.
-
THE BEST OF 1 ALEA: EDUKIEN AURKIBIDEA
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 16 | Iruzkin bat
- Ekintzailetza: proiektu bat sortu, garatu eta ezartzea.
- Disidentea edo ezohikoa: gizartean edo gizartearen alorretakoren batean ezarritako ordenarekin zati bateko edo erabateko desadostasuna adierazten duen pertsona. Batzuek erokeria gisa ikusten dute eta duela gutxi heresiatzat ere jotzen zuten.
- Tabakaleran egindako lehenengo topaketari esker, sareen arteko harreman eredu berrien inguruko ondorioak atera ahal izan genituen, baita enpresak garapen ekonomikorako tresna gisa hezkuntza eta teknologia batzen dituen espazio sozial gisa duen egitekoa ulertzeko ere. Bigarren topaketak
Ezohiko ekintzailetzak izenburua izango duen. The Best Of Euskadi Innovako garrantzitsuenak Gasteizen mundua mugitzea eragiten dutenen, hots, ekintzaileen, jarrera hain konformista ez izateko aldaketari helduko dio. Urriaren 2an Azukreolan egingo den bileran ekintzailetzaren etorkizuna markatzen ari diren gakoei helduko diegu, eta horretarako, antolamendu eredu berrien analisi bat egingo dugu eta analisia prestakuntza prozesuetan sartuko dugu.
Desorganizazio ekintzaileak: zatoz nire jaira!
Web sozialen jaiotzari esker, taldekatze profesionalerako bide berriak sortu dira. Interes berberak dituzten pertsonak taldekatu egiten dira, elkar ezagutzen dute, birtualki lan egiten dute eta harremanak sortzen dituzte networking saioetan. Lan-harremanak malguagoak eta organikoak dira eta beren helburua beren proiektuetan edo arlo jakin batzuetan murgildutako profesionalak lortzea da.
Errealitate horrek ekintzailetza ulertzeko moduak eraldatu ditu. Horrez gain, egitura horiei jarraiki zerotik sortu diren enpresa berriak, besteren konturako ekintzailetza dagoeneko existitzen diren enpresen egitura aldatzen ari da. Antolamendu horizontal eta irekiagoetarantz, hain zuzen, eta bertan, arduradunek ez dute guztia besarkatzen eta denek, kontsumitzaileek ere, ekoizpen prozesuak aberats ditzakete.
Antolamendu berria une bakoitzeko beharretan oinarritzen da, erantzukizuna eskualdatzen du eta horrela, pertsona batzuk beste batzuen gainetik kokatzen dituen karguak eratzea ekiditen da. Bertan, maila desberdinetako sormen, enpresa-lankidetza eta enpresaren tradiziozko egitura aldatzeko gai diren diseinu irekiko prozesu plataforma irekiak daude.
Kontra-prestakuntza sorkuntzari laguntzeko.
Modularragoak diren prestakuntza egiturei esker, ekintzailetza ez da Enpresa Zientzien eta Enpresa Administrazio fakultateetako ikasgai hutsa, aitzitik, esparru askoren inguruko ikasketa planetan sartu da, zuzenean nahiz zeharka, ikasgeletatik kanpoko programa osagarrien bidez. Horrez gain, egungo ikasketa prozesuetako beste ezinbesteko eragile batzuk, adibidez, telebista eta Internet, gizarte proaktiboagoa lortzeko asmo horrekin bat egin dute.
Azken urteotan lankidetza eta sormen aukera berri horietatik sortu da mundua ikusteko modu berria duen belaunaldi bat, ausartagoa eta lehengoa bezain eraginkorra dena. Gazteria aktibo eta parte-hartzaile berriak, EzEz (ez lana, ez ikasketak) belaunaldi mitifikatuarekin alderatuta, beste bide batzuk markatzen ditu bere ekimenak aurrera eramateko.
Garapen agentziak, enpresa mintegiak eta gainerako instrumentu publiko eta pribatuak prest al daude ekintzailetzaren izaerara aldaketa hau sartzeko? The Best Of-ek protagonista horiek bilduko ditu pentsaera berri honekin zabaltzen diren aukera berriak eta beharrak aztertzeko.
-
Editorea The best of 1 alea
Beatriz-k argitaratua | 2009-eko Irailak 11 | Iruzkina utzi
Ezohiko ekintzailetzak
Peio Ruiz dut izena eta ekintzailea naiz. Neure burua aurkeztu behar dudan bakoitzean egiten dut topo dilema berarekin, ez dakit nola aurkeztu beharko nintzatekeen, baina gaurkoan ez dut zalantzarik egin, horixe baita hoberen definitzen nauen hitza.
Gustukoen dudana Interneteko negozio aukerak identifikatzea eta horiek martxan jartzeko beharrezkoak diren baliabideak bilatzea da.
Esker onekoa izatea ona da, beraz, hasteko, eskerrak eman nahi dizkiet The Best of Euskadi+Innova aldizkariko edizio berrian Editore Gonbidatu gisa parte hartzera gonbidatu nauten pertsonei, eta aukeratutako gai honen inguruan hausnartzen lagundu ahalko dizudala espero dut. Gaia honakoa da: EZOHIKO EKINTZAILETZAK
Munduan milaka milioi pertsona bizi diren arren, jendea hiru motatan sailka daitekeela uste dut: gauzak gertatzea eragiten duten pertsonak, gauzak nola gertatzen diren ikusten dutenak eta gertatzen ari direla ere ez dakitenak.
Ekintzaileak gauzak gertatzea eragiten duten pertsonak dira, baina ideia bat izateaz gain, ba al dakigu hura martxan jartzeko baliabideak bilatzen? Prozesu horrek beti jarraitzen du ordena eta bide bera? Beharrezkoak dira negozio planak? Ekintzaile baten eta kudeatzaile baten profila berdinak dira? Zergatik aipatzen dizkigute beti gaitasunak ekintzaile arrakastatsu askok jarreraz hitz egiten badute? Geure hezkuntza sistema ekintzailetza sustatzera bideratuta dago? Nola funtzionatzen du besteren konturako ekintzailetzak? Diru-laguntzetara, zentro teknologikoetara, etab. jotzen ez duen ezohiko ekintzailetzak zentzua dauka? Ekintzailetza kontsumo produktu izan daiteke? Ekintzailetzan aritzeak erakargarriago bihurtzen zaitu? Ba dago bizitzarik ekintzailetzatik kanpo?
Horri buruz hitz egiteko unea iritsi dela uste dut. Eztabaida piztu da, eta seguruenik desadostasuna ere bai, baina horrek guztiok aberastuko gaitu. Eta ziur nago batzuetan (eta oraingoan ere), zu bezalako pertsonek, hau da, pertsona parte-hartzaileek eta ekimen pertsonalak dituztenek, gizartearen alde gehiago egin dezaketela gizarteak haien alde baino.
Zuri entzutea eta zuk parte hartzea gustatuko litzaidake bi arrazoiren ondorioz. Alde batetik, zure iritzia asko interesatzen zaidalako, eta bestetik, zure parte-hartzeak zure esperientzia propioa eraikitzeko aukera emango dizulako eta orduan, ezagutza sortuko duzulako, eta hori ezinbestekoa da gauzak gertatzea eragiten duten pertsonetariko bat izaten jarraitzeko.
“The Best Of”en egingo dugu topo.
Umeek bezain ongi pasako dugu!

