
Impact Tarmac-en argazkia
Mugak, zedarri ez ezik, harremangune ere badira. Mugetan , gizarteak aurrerapausoak egiten ditu, trukeari, nahasketari, eta hibridazioari esker. Ertzetan eta elkarguneetan sortzen dira aukerarik interesgarrienak. Jakintzaren mugetan, muga fisikoetan nahiz teknologikoetan, gizartea eratzen duten fluxuek elkarrekin topo egiten dute, zuzeneko harremanetan hasten dira, eta lehenago esploratu gabeko lekuetarantz doazen korronte berriak sortzen dituzte.
Hiri ingurunean, mugaldeko tokiak ez dira plano horizontalean bakarrik izaten. Egun ezagutzen dugun hiria ezin konta ahala geruzaz osatuta dago. Horietako asko ukiezinak dira, eta fluxuek elkarrekin talka egiten dute, nahastu egiten dira, eta, batzuetan, sortu egiten dute. Hala ere, zurruna eta malgutasunik gabekoa den hiriaren egitura fisikoak talka egiten du errealitatearen geruzetan ziztu bizian mugitzen den egungo gizartearekin.
Energia-korronteak bateratu eta hiriaren egitura finkoekin talka egitean, proiektu berri eta interesgarrien sorkuntzarako aukerak eskaintzen dituzten eremuak ager daitezke. The Best Of Euskadi+innova2-k horri helduko dio. Iraunkortasun urbanoari hurbilduko zaio, ohikoa ez den ikuspuntutik, eta, beste batzuen artean, gai hauei buruz arituko da: publiko eta pribatuaren arteko harremana, grisa berdearen aurka, Internet eta hiriko eremuen arteko elkarrekintza, edo elkarrekintza horietaz nola baliatu berrikuntzarako

