‘0 alea’ ataleko artxiboa
-
TBOEI #0-eko Bideo Laburpena
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 29 | 2 iruzkin
-
The Best of argazkitan
Beatriz-k argitaratua | 2009-eko Uztailak 15 | Iruzkina utzi
-
The Best of 0 alea: desikasten ikasiz
Beatriz-k argitaratua | 2009-eko Uztailak 3 | Iruzkin bat
Tabakalerako topaketa baino lehen, “Eredu berri baten bila” zen 0 alearen izenburua. Orain ordea, “Desikasten ikasiz” izena hartu du Donostian sortutako hausnarketak islatzeko asmoz. Ez baduzu The Best of-en lehen alea ezagutzen, Euskadi+Innova-ren webean argitaratutako aipamenean edota “aldez aurretik grabatutako” web erretransmisioan dauzkazu formatuaren detaileak edo elkarrizketa espazioen edukiak.
-
The best of aldizkariaren lehen alera gonbidatutako sinadurak
Beatriz-k argitaratua | 2009-eko Ekainak 22 | Iruzkina utzi
Baloreak, kapital soziala eta sareak erlazionatzeko eredu berriak.
NIK-ORAINTXE-ONENA-GUTXIENEKOAXabier Barandiaran
Xabier Barandiaran luzaz aritu da ikerketa soziologikoak egiten sare sozialei eta antolakundeetako balio erantsiari buruz, azkenean bere ikerketak kapital sozialaren eta lehia sareen arloan zentratzeko. Gaur egun Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko buru da eta komunitate bat gobernatzeko eredu berriak aztertzea izan da bere azken lanetan jorratu duen gaia. Ainhoa Lete

400.000 lankide izatetik bere enpresa sortzera pasatu da, 25 urte baino ez baditu ere. Ainhoa Letek softwarea garatzeko Donewtech enpresa sortu zuen 2000. urtean. Geroztik, eta “ekintzailetzaren birusak” jota –berak dioen bezala–, bi enpresa berri sortu ditu, argi utziaz horrenbestez posible dugula iristea imajinatzen dugun tokira, eta ez bakarrik munduaren ustez iritsi behar genukeenera.
Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
Arazo konplexuak konpontzen ditugu softwarea erabiliz
David Sánchez
David Sánchez enpresen kudeaketako eta ekonomiako doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea ere bai, OBEA taldearen barruan. Talde honetako ikerketaren xedea da “Enpresa Irekia” sortzea, hots, enpresa bat, norbanakoen artean dauden konektagarritasun aukeretatik abiatuta, adimen kolektiboa erabiltzen duena, guztiek partekatzen duten helburua lortzeko.Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
2.0 kontzeptua ez da tresnetan bakarrik oinarritzen, kontuan hartu behar da atzean duen filosofia
Hezkuntza, teknologia eta enpresa
Eduardo Carrasco
VICOMtech enpresako ikerlaria interakzioaren esparruan, gaur egun pertsonak eta makinak erlazionatzeko modu berritzaileak bilatzen ditu gehienbat. Bere helburua da pertsona guztiek edozein sistemarekin ahalik eta elkarreragin estuena izatea eta teknologia askoz ere errealitate intuitibo eta irisgarriago bihurtzea.Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
VicomTech zentroak Brasil eta Peruko Amazoniako telemedikuntza proiektu batean hartuko du parte
Vicomtech-ek gizon eta makinen arteko elkarreragin emozionaleko tresnak garatu ditu
Gorka Espiau (DenokInn)
Gorka Espiau DenokInneko Berrikuntza, Ekimena eta Negozio Berriak Garatzeko Euskal Zentroko Prestakuntza zuzendaria da. Prestakuntza arloak berrikuntzaren prozesu integraleko zenbait alderdiri buruzko mintegiak eskaintzen ditu. Aldiz, Innovalab-en, DenokInni lotutako sormenerako laborategian, berrikuntza sozial eta politikoko prozesuekin lotutako proiektuak garatzen dituzte.Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
Etorkizuneko DennokInn berrikuntza zentroak ateak zabaldu ditu publikoarentzat
Jose Mari Luzarraga
Ikertzailea, irakaslea eta LEINNek bultzatutako Mondragon Team Factory taldeko kidea da.LEINN Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaileko eta Berrikuntzako gradu berria da eta ikaskuntza eredu berri bat sustatzen du unibertsitateko egituraren barruan, izan ere, ezagutza sortzerakoan daukagun erantzukizun indibiduala bultzatzen du “learning by doing” filosofia erabiliz.
Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
Mondragon Unibertsitatea Estatuko lehena izango da liderrak prestatzeko titulu bat eskaintzen
Ekintzailetza eta berrikuntza gradu berria Mondragon Unibertsitatean
Ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista bilakatuko da eta ekintzaren bitartez ikasiko du
Administrazio publikoaren eraldaketa eta espiritu moldakorra
Alberto Ortiz de Zárate
Alberto Ortiz de Zárate, goitizenez Alorza, Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Modernizatzeko Bulegoko hiritarren arreta esparruko arduraduna da. Internauta nekaezina ere bada eta hainbat komunitatetako partaide, esaterako, Aprendices edo Blogosfera publikoa. Berak idatzia da “Manual de uso del blog en la empresa: cómo prosperar en la sociedad de la conversación” liburua. Baditu ia bost urte Administraciones en Red blogean bere ideiak eta esperientziak partekatzen dituela.Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
Egingo dugun bakarra tramiteak digitalizatzea bada, hobe ezer ez egitea
Idoia Soto
Lotura enpresako bazkide fundatzailea da eta 1994tik dago harremanetan Internet munduarekin. Bere proiektuen artean aipagarriak dira arreglamicalle proposamena (hiritarrek beren kale eta auzoen egoerari buruzko iritziak emateko espazioa) eta baita ere hainbat administrazio eta enpresarentzat neurrira egindako zernahi aplikazio. Idoiaren ustez Internet barruan eta kanpoan sortzen ari den sarea luxua da denon artean erronka berriak sortzeko eta berrikuntza bultzatzeko esparru guztietan.Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
Tresna erabilgarria izatea nahi dugu, hiritarrentzat zein udalentzat
Iñaki Suárez
SPRIko Informazio Gizarteko zuzendaria. SPRIko sail horrek hainbat programa bultzatzen ditu informazio eta telekomunikazio teknologien erabilera sustatzeko pertsonen, enpresen eta administrazioaren artean.
-
THE BEST OF 0 ALEA: EDUKIEN AURKIBIDEA
Beatriz-k argitaratua | 2009-eko Ekainak 19 | 2 iruzkin
Baloreak, kapital soziala eta sareak erlazionatzeko eredu berriak.
NIK-ORAINTXE-ONENA-GUTXIENEKOA
Badirudi esamolde horrek laburbiltzen dituela egungo gizartearen baloreak eta horrexek gidatzen duela kapital soziala konfiguratzeko eredu berrien bilaketa, kapital sozialtzat ulertuz ekintza ekonomiko, teknologiko, zientifiko eta politikoak (funtsean, gizarte ekintza) bultzatzen dituzten arau eta sare sozialen multzoa.Hezkuntza, teknologia eta enpresa
Hezkuntza, gizartea osatzen duten pertsona moten abiapuntu bezala (sormena eta hezkuntzari buruzko iritzi kritikoa, ikaskuntza modu berriak vs. irakaskuntza eredu zaharrak); teknologia, ikaskuntza eredu berrietatik haratago iristeko balio digun ingurune bezala eta horrek aurrerapen sozialean duen eragina; enpresa espazio sozial bezala, non elkartu egiten baitira hezkuntza eta teknologia garapen ekonomikorako tresna moduan, eta non pertsonak prozesu produktiboetan antolatzen baitira.
Erlazionatutako hiru sare, elkarri modu desberdinean eragiten diotenak (aurrerapena azkartuz edo bat-batean balaztatuz), kontuan harturik sare bakoitzetik bultzatzen diren ereduak eta zenbateraino dauden irekirik gainerakoen filosofia onartzera.Administrazio publikoaren eraldaketa eta espiritu moldakorra: administrazioaren papera ekimen eraldatzaileak sustatzerakoan, gizartera irekitzerakoan eta praktikak behetik gora sartzerakoan, prozesuen zein informazioaren gardentasuna eta zerbitzuak pertsonalizatzearen kontzeptu berri bat, hori guztia administrazio berritzaileago bat lortzeko.
-
Editorea 0 alea
Beatriz-k argitaratua | 2009-eko Ekainak 17 | Iruzkina utzi
Euskarazko transkripzioa
Kaixo berritzaileok!Iñigo Kortabitarte da nire izena eta Digital Vasca-ko zuzendari-kudeatzailea naiz, diariovasco.com eta diariovasco.tv atarietako editorialekoa alegia. Asko pozten nau Euskadi-Innovak diseinatu eta sustatu duen proiektu honen, hots, The Best of izeneko abentura berri honen lehen aleko editore gonbidatua izateak.
Ezer baino lehen, utzi iezadazue azaltzen zergatik erabaki dudan aurkezpen hau ingelesez egitea, eta ez euskaraz edo gaztelaniaz. Uste dut bizi dugun errealitate global honetan daukagun erantzukizun handienetako bat dela berrikuntza eta parte-hartze gaien inguruko nazioarteko ezagutza sare bat eraikitzea. Horixe da nire mezua Euskadin gurekin sareak sortzeko interesa daukan munduko edozein pertsonarentzat.
Eta orain jakin nahiko duzue zer ote den editore gonbidatuaren kontu hori.
Editore gonbidatu naizen aldetik, nire eginbeharra izan da ale honetako eztabaida gaiak aukeratzea, eta baita ere zenbait gai garrantzitsuren hausnarketetan parte hartuko duten pertsonak iradokitzea. Izan ere, une honetan bizi dugun krisia ekonomikoa ez eze, balore krisi ere bihurtu da gizarterik aurreratuenetan. Horregatik aukeratu dugu izenburu zuzen eta adierazgarri hau: EREDU BERRI BATEN BILA.
Izenburu honen azpian gogoeta abaniko zabala aurkituko duzue hainbat gairi buruz: nola bultzatu behar dugun berrikuntza, zein balore sozial berreskuratu behar ditugun, zer gertatzen den unibertsitate eta gobernuen eginkizunekin… Halaber, esperientzia baliotsuak ezagutu ahal izango dituzue parte-hartzaileen eskutik.
Espero dut lehen proposamen hau erabilgarri eta iradokitzaile irudituko zaizuela eta, horrez gain, pizgarri izango dela zuen adimenarentzat eta ideia berrientzat agendetan berrikuntza sartzeko orduan. Goza ezazue eta laster arte!
-
The Best of 0 alea
Beatriz-k argitaratua | 2009-eko Ekainak 17 | Iruzkina utzi
0 alerako, Íñigo Kortabitarte izango da aldizkariaren Guest Editor. Kortabitarte Digital Vasca enpresako arduraduna da, El Diario Vasco-ren Interneteko filiala eta diariovasco.com, diarivasco.tv eta DVBus atarietako editorea. Gainera, Vocento komunikazio taldeko kide da, eta talde horretako kide izanik, hainbat komunikabidek interneten daukaten politika zehazten lagundu du. Beti interesatu izan zaio berrikuntzarekin lotutako guztia, eta ongi daki zein garrantzitsua den gaur egun arlo hori bultzatzea. Beraz, The Best of aldizkariaren 0 ale honetarako, Kortabitartek kapital sozialaren kontzeptua eta balore eredu berriak aukeratu ditu ardatz gisa, ekonomia, hezkuntza ereduak eta erabilera sozialak aldatzen ari direlako. Aterki honen azpira hainbat gai biltzen dira: ekintzailetza, parte-hartze soziala edo administrazioek berrikuntza bultzatzerakoan duten papera adibidez. Horiek guztiak birdefinitu behar ditugu egungo eredu ekonomiko eta sozialaren krisialdia honi aurre egiteko.
Datorren ekainaren 24an Donostiako Tabakalera eraikinean Íñigo Kortabitarte eta The Best of aldizkariko edukiak egitera gonbidatu ditugun lagunek eredu ekonomiko, sozial eta teknologiko berrien aldeko apustuan oinarritutako hainbat esperientzia aurkeztuko dizkigute.

