The Best Of Hiztegia

<!– /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:”"; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-fareast-font-family:”Times New Roman”; mso-bidi-font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:ES; mso-fareast-language:ES; layout-grid-mode:line;} @page Section1 {size:595.3pt 841.9pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:35.4pt; mso-footer-margin:35.4pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} –>

3D Aldizkaria: Euskadi+innovan jasotako gairik interesgarrienen bilketa bat egin nahi zelako sortu zen The Best Of-en kontzeptua. Hautaketa hori espazio fisiko batera eraman zen bertako gairik garrantzitsuenetariko batzuk hainbat edukiren inguruan multzokatzen dituen formatu berritzaile batekin, eta irakurleari elkarrekintzan aritzeko eta aipamenetan jasotako protagonistekin zuzenean iritziak trukatzeko aukera eskaintzen dio.

Guest Editor: The Best Of aldizkariaren zenbaki bakoitzaren gaien hautaketa eta edukien joera onesten dituen pertsona. Berrikuntzaren inguruko ikuspegi aberasgarriagoa lortzeko, editore gonbidatuaren egitekoa desberdina da topaketa bakoitzean. Bere arloan aditua den pertsona bat da eta bere zeregina parte-hartzaile multzo bat biltzea eta haiekin eta haien artean eztabaida sustatzea da.

MC: Topaketaren dinamizatzailea. Ekitaldiaren gidaria, The Best Of-en zeregin malguagoa du eta ekitaldiari erritmoa ematen dio. Termino hau Hip Hoparen munduarekin lotutako jatorrizko definiziotik sortu da: festan ikusleak animatzeaz arduratzen den zeremonia-maisua, hain zuzen.

Networking: Zenbait terminalen arteko konexioan oinarritutako lan sistema baten inguruko esanahi teknologikoarekin lotuta dago. Lan arloko harreman mota berri bat da eta bertan, modu informal eta sistematikoan truka daitezke ideiak eta baliabideak helburu komunak erdiesteko. Gaur egun pertsona berritzaileei beren harreman birtualekin fisikoki solasean aritu eta haien aurpegia ikusteko aukera ematen dieten ekitaldi desberdinekin lortzen da sarritan.

Show Conference: Bertaratuak hartzaile pasibo gisa egoten diren konferentzien kontzeptutik urrun, The Best Of-ek bere edukiak modu organikoan egituratzen ditu eta ikusleek uneoro dute parte hartzeko aukera. The Best Of-en ez dira bakarrizketa luzeak ikusten, aitzitik, parte-hartzaile eta bertaratuentzako topaleku bat eskaintzen dute, elkarrizketa laburrak dira eta bakarrizketaren kontzeptutik urrun daude.


<!– /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:”"; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-fareast-font-family:”Times New Roman”; mso-bidi-font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:ES; mso-fareast-language:ES; layout-grid-mode:line;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} –>