Ezohiko ekintzailetzak
Peio Ruiz dut izena eta ekintzailea naiz. Neure burua aurkeztu behar dudan bakoitzean egiten dut topo dilema berarekin, ez dakit nola aurkeztu beharko nintzatekeen, baina gaurkoan ez dut zalantzarik egin, horixe baita hoberen definitzen nauen hitza.
Gustukoen dudana Interneteko negozio aukerak identifikatzea eta horiek martxan jartzeko beharrezkoak diren baliabideak bilatzea da.
Esker onekoa izatea ona da, beraz, hasteko, eskerrak eman nahi dizkiet The Best of Euskadi+Innova aldizkariko edizio berrian Editore Gonbidatu gisa parte hartzera gonbidatu nauten pertsonei, eta aukeratutako gai honen inguruan hausnartzen lagundu ahalko dizudala espero dut. Gaia honakoa da: EZOHIKO EKINTZAILETZAK
Munduan milaka milioi pertsona bizi diren arren, jendea hiru motatan sailka daitekeela uste dut: gauzak gertatzea eragiten duten pertsonak, gauzak nola gertatzen diren ikusten dutenak eta gertatzen ari direla ere ez dakitenak.
Ekintzaileak gauzak gertatzea eragiten duten pertsonak dira, baina ideia bat izateaz gain, ba al dakigu hura martxan jartzeko baliabideak bilatzen? Prozesu horrek beti jarraitzen du ordena eta bide bera? Beharrezkoak dira negozio planak? Ekintzaile baten eta kudeatzaile baten profila berdinak dira? Zergatik aipatzen dizkigute beti gaitasunak ekintzaile arrakastatsu askok jarreraz hitz egiten badute? Geure hezkuntza sistema ekintzailetza sustatzera bideratuta dago? Nola funtzionatzen du besteren konturako ekintzailetzak? Diru-laguntzetara, zentro teknologikoetara, etab. jotzen ez duen ezohiko ekintzailetzak zentzua dauka? Ekintzailetza kontsumo produktu izan daiteke? Ekintzailetzan aritzeak erakargarriago bihurtzen zaitu? Ba dago bizitzarik ekintzailetzatik kanpo?
Horri buruz hitz egiteko unea iritsi dela uste dut. Eztabaida piztu da, eta seguruenik desadostasuna ere bai, baina horrek guztiok aberastuko gaitu. Eta ziur nago batzuetan (eta oraingoan ere), zu bezalako pertsonek, hau da, pertsona parte-hartzaileek eta ekimen pertsonalak dituztenek, gizartearen alde gehiago egin dezaketela gizarteak haien alde baino.
Zuri entzutea eta zuk parte hartzea gustatuko litzaidake bi arrazoiren ondorioz. Alde batetik, zure iritzia asko interesatzen zaidalako, eta bestetik, zure parte-hartzeak zure esperientzia propioa eraikitzeko aukera emango dizulako eta orduan, ezagutza sortuko duzulako, eta hori ezinbestekoa da gauzak gertatzea eragiten duten pertsonetariko bat izaten jarraitzeko.
“The Best Of”en egingo dugu topo.
Umeek bezain ongi pasako dugu!

