Euskarazko transkripzioa
Kaixo berritzaileok!
Iñigo Kortabitarte da nire izena eta Digital Vasca-ko zuzendari-kudeatzailea naiz, diariovasco.com eta diariovasco.tv atarietako editorialekoa alegia. Asko pozten nau Euskadi-Innovak diseinatu eta sustatu duen proiektu honen, hots, The Best of izeneko abentura berri honen lehen aleko editore gonbidatua izateak.
Ezer baino lehen, utzi iezadazue azaltzen zergatik erabaki dudan aurkezpen hau ingelesez egitea, eta ez euskaraz edo gaztelaniaz. Uste dut bizi dugun errealitate global honetan daukagun erantzukizun handienetako bat dela berrikuntza eta parte-hartze gaien inguruko nazioarteko ezagutza sare bat eraikitzea. Horixe da nire mezua Euskadin gurekin sareak sortzeko interesa daukan munduko edozein pertsonarentzat.
Eta orain jakin nahiko duzue zer ote den editore gonbidatuaren kontu hori.
Editore gonbidatu naizen aldetik, nire eginbeharra izan da ale honetako eztabaida gaiak aukeratzea, eta baita ere zenbait gai garrantzitsuren hausnarketetan parte hartuko duten pertsonak iradokitzea. Izan ere, une honetan bizi dugun krisia ekonomikoa ez eze, balore krisi ere bihurtu da gizarterik aurreratuenetan. Horregatik aukeratu dugu izenburu zuzen eta adierazgarri hau: EREDU BERRI BATEN BILA.
Izenburu honen azpian gogoeta abaniko zabala aurkituko duzue hainbat gairi buruz: nola bultzatu behar dugun berrikuntza, zein balore sozial berreskuratu behar ditugun, zer gertatzen den unibertsitate eta gobernuen eginkizunekin… Halaber, esperientzia baliotsuak ezagutu ahal izango dituzue parte-hartzaileen eskutik.
Espero dut lehen proposamen hau erabilgarri eta iradokitzaile irudituko zaizuela eta, horrez gain, pizgarri izango dela zuen adimenarentzat eta ideia berrientzat agendetan berrikuntza sartzeko orduan. Goza ezazue eta laster arte!

