Baloreak, kapital soziala eta sareak erlazionatzeko eredu berriak.
NIK-ORAINTXE-ONENA-GUTXIENEKOA
Xabier Barandiaran
Xabier Barandiaran luzaz aritu da ikerketa soziologikoak egiten sare sozialei eta antolakundeetako balio erantsiari buruz, azkenean bere ikerketak kapital sozialaren eta lehia sareen arloan zentratzeko. Gaur egun Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko buru da eta komunitate bat gobernatzeko eredu berriak aztertzea izan da bere azken lanetan jorratu duen gaia.
Ainhoa Lete
400.000 lankide izatetik bere enpresa sortzera pasatu da, 25 urte baino ez baditu ere. Ainhoa Letek softwarea garatzeko Donewtech enpresa sortu zuen 2000. urtean. Geroztik, eta “ekintzailetzaren birusak” jota –berak dioen bezala–, bi enpresa berri sortu ditu, argi utziaz horrenbestez posible dugula iristea imajinatzen dugun tokira, eta ez bakarrik munduaren ustez iritsi behar genukeenera.
Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
Arazo konplexuak konpontzen ditugu softwarea erabiliz
David Sánchez
David Sánchez enpresen kudeaketako eta ekonomiako doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea ere bai, OBEA taldearen barruan. Talde honetako ikerketaren xedea da “Enpresa Irekia” sortzea, hots, enpresa bat, norbanakoen artean dauden konektagarritasun aukeretatik abiatuta, adimen kolektiboa erabiltzen duena, guztiek partekatzen duten helburua lortzeko.
Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
2.0 kontzeptua ez da tresnetan bakarrik oinarritzen, kontuan hartu behar da atzean duen filosofia
Hezkuntza, teknologia eta enpresa
Eduardo Carrasco
VICOMtech enpresako ikerlaria interakzioaren esparruan, gaur egun pertsonak eta makinak erlazionatzeko modu berritzaileak bilatzen ditu gehienbat. Bere helburua da pertsona guztiek edozein sistemarekin ahalik eta elkarreragin estuena izatea eta teknologia askoz ere errealitate intuitibo eta irisgarriago bihurtzea.
Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
VicomTech zentroak Brasil eta Peruko Amazoniako telemedikuntza proiektu batean hartuko du parte
Vicomtech-ek gizon eta makinen arteko elkarreragin emozionaleko tresnak garatu ditu
Gorka Espiau (DenokInn)
Gorka Espiau DenokInneko Berrikuntza, Ekimena eta Negozio Berriak Garatzeko Euskal Zentroko Prestakuntza zuzendaria da. Prestakuntza arloak berrikuntzaren prozesu integraleko zenbait alderdiri buruzko mintegiak eskaintzen ditu. Aldiz, Innovalab-en, DenokInni lotutako sormenerako laborategian, berrikuntza sozial eta politikoko prozesuekin lotutako proiektuak garatzen dituzte.
Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
Etorkizuneko DennokInn berrikuntza zentroak ateak zabaldu ditu publikoarentzat
Jose Mari Luzarraga
Ikertzailea, irakaslea eta LEINNek bultzatutako Mondragon Team Factory taldeko kidea da.
LEINN Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaileko eta Berrikuntzako gradu berria da eta ikaskuntza eredu berri bat sustatzen du unibertsitateko egituraren barruan, izan ere, ezagutza sortzerakoan daukagun erantzukizun indibiduala bultzatzen du “learning by doing” filosofia erabiliz.
Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
Mondragon Unibertsitatea Estatuko lehena izango da liderrak prestatzeko titulu bat eskaintzen
Ekintzailetza eta berrikuntza gradu berria Mondragon Unibertsitatean
Ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista bilakatuko da eta ekintzaren bitartez ikasiko du
Administrazio publikoaren eraldaketa eta espiritu moldakorra
Alberto Ortiz de Zárate
Alberto Ortiz de Zárate, goitizenez Alorza, Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Modernizatzeko Bulegoko hiritarren arreta esparruko arduraduna da. Internauta nekaezina ere bada eta hainbat komunitatetako partaide, esaterako, Aprendices edo Blogosfera publikoa. Berak idatzia da “Manual de uso del blog en la empresa: cómo prosperar en la sociedad de la conversación” liburua. Baditu ia bost urte Administraciones en Red blogean bere ideiak eta esperientziak partekatzen dituela.
Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
Egingo dugun bakarra tramiteak digitalizatzea bada, hobe ezer ez egitea
Idoia Soto
Lotura enpresako bazkide fundatzailea da eta 1994tik dago harremanetan Internet munduarekin. Bere proiektuen artean aipagarriak dira arreglamicalle proposamena (hiritarrek beren kale eta auzoen egoerari buruzko iritziak emateko espazioa) eta baita ere hainbat administrazio eta enpresarentzat neurrira egindako zernahi aplikazio. Idoiaren ustez Internet barruan eta kanpoan sortzen ari den sarea luxua da denon artean erronka berriak sortzeko eta berrikuntza bultzatzeko esparru guztietan.
Euskadi innovan zerrendatutako edukiak:
Tresna erabilgarria izatea nahi dugu, hiritarrentzat zein udalentzat
Iñaki Suárez
SPRIko Informazio Gizarteko zuzendaria. SPRIko sail horrek hainbat programa bultzatzen ditu informazio eta telekomunikazio teknologien erabilera sustatzeko pertsonen, enpresen eta administrazioaren artean.


