The Best of

Beatriz-k argitaratua | 2009-eko Ekainak 11

The Best of euskadi+innova berrikuntzari buruzko 3D aldizkari bat da, berrikuntza sektorializatzen duten hesiak haustea eta euskadi+innova atariko edukiekin lotutako ideia, proiektu eta pertsonak berraktibatzea helburu duena. Show conference, networking eta picnic baten arteko nahasketa izaki, The Best of aldizkariaren xedea da berrikuntzarekin lotutako pertsonen hedapena eta gizarteratzea bultzatzea beren ezagutza eta esperientzien bitartez.

The Best of bi hilean behin argitaratuko da eta EAEko hainbat hiritan aurkeztuko da, elkartu egin nahi direlako, batetik, lurraldeko pertsonarik kezkatuenak eta, bestetik, eragin ekonomiko, sozial eta teknologikoa sortzen duten jarduera, hausnarketa, parte-hartze eta antolakuntza eredu berriak aztertzearen aldeko apustua egin duten pertsonak. Aldizkariak honela planteatzen du berrikuntza: jarrera bat da, balio sorkuntzaren bitartez, eraldaketa eta aurrerapena eragiteko gaitasuna duena.

The Best of bereziki diseinatu da bertaratzen den orok bere esperientzia eraiki dezan eta ezagutza sor dezan topaketan planteatutako gaiak abiapuntutzat hartuta. The Best of edizio bakoitzean “Guest Editor” izeneko gonbidatu bat izango da eta berak aukeratuko ditu gaiak eta orientatuko ditu edukiak.

Utzi zure iruzkina

Izartxoa (*) duten eremuak derrigorrez bete behar dira.


Iruzkinean izen bat idatzi behar duzu. Ez baduzu identifikatu nahi, idatzi "anónimo" hitza edo erabili ezizen bat.


Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Zurekin harremanetan jartzeko bakarrik eskatzen da.

Anti-spam system (*)

Type in the security image words to avoid spam generation.