Posts
-
TBO #2 - ESPAZIOA: MURGILDUTAKO HIRIAK
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 20 | 2 iruzkin

Elkargune edo adabegi urbanoetan bateratzen diren bide mordoz osatutako izakia da hiria, eta, osorik ikusita, sare-itxura du. Hala ere, pertsonak mugikorrak izan arren, hirietako eremu fisikoa ez da mugitzen, eta askoz ere makalago egiten du aurrera. Horregatik, asfaltoaren gainean beste geruza batzuk sortu dira, berez. Errealitate berri horietan, fluxuak elkarrekin nahasten dira.
Lehen, pertsonak nomadak ziren; orain, nomada-izaera teknologia berrien ugaritzean agertzen da. Teknologia berriei esker, gure habitatean muga fisikoak izanagatik ere, tokiz aldatu eta erlazionatu egin gaitezke. Mugikortasuna ez da, izan ere, pertsona edo merkantziak lekualdatzea bakarrik: pertsonak elkarrekin lotzen dituen iritzi eta ezagueren aniztasuna ere mugikortasuna da.
Hala ere, geroz eta handiagoa den ideia-truke hori kaletik Internetera aldatu da. Horregatik, Sareko jarduera mundu fisikoarekin lotzeko sistema artifizial edo gailu mugikorrak diseinatzen ari dira.
Fisiko eta birtualaren arteko garapen-eremu berria, aukeraz betetako tartea da, non mugimendu berritzaile txiki batek bide berri eta erakargarriak sor ditzakeen.
-
THE BEST OF # 2: ELKARGUNE URBANOAK
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 19 | Iruzkina utzi

Impact Tarmac-en argazkiaMugak, zedarri ez ezik, harremangune ere badira. Mugetan , gizarteak aurrerapausoak egiten ditu, trukeari, nahasketari, eta hibridazioari esker. Ertzetan eta elkarguneetan sortzen dira aukerarik interesgarrienak. Jakintzaren mugetan, muga fisikoetan nahiz teknologikoetan, gizartea eratzen duten fluxuek elkarrekin topo egiten dute, zuzeneko harremanetan hasten dira, eta lehenago esploratu gabeko lekuetarantz doazen korronte berriak sortzen dituzte.
Hiri ingurunean, mugaldeko tokiak ez dira plano horizontalean bakarrik izaten. Egun ezagutzen dugun hiria ezin konta ahala geruzaz osatuta dago. Horietako asko ukiezinak dira, eta fluxuek elkarrekin talka egiten dute, nahastu egiten dira, eta, batzuetan, sortu egiten dute. Hala ere, zurruna eta malgutasunik gabekoa den hiriaren egitura fisikoak talka egiten du errealitatearen geruzetan ziztu bizian mugitzen den egungo gizartearekin.
Energia-korronteak bateratu eta hiriaren egitura finkoekin talka egitean, proiektu berri eta interesgarrien sorkuntzarako aukerak eskaintzen dituzten eremuak ager daitezke. The Best Of Euskadi+innova2-k horri helduko dio. Iraunkortasun urbanoari hurbilduko zaio, ohikoa ez den ikuspuntutik, eta, beste batzuen artean, gai hauei buruz arituko da: publiko eta pribatuaren arteko harremana, grisa berdearen aurka, Internet eta hiriko eremuen arteko elkarrekintza, edo elkarrekintza horietaz nola baliatu berrikuntzarako
-
The Best Of #2 Editorial: Ane Barrutia
Kike-k argitaratua | 2010-eko Urtarrilak 15 | Iruzkin bat
-
The Best Of #1: Ekintzailetzaren egunerokoa
Kike-k argitaratua | 2009-eko Urriak 28 | Iruzkin bat
-
Ekintzailetza jarrera inkonformista bezala. Horixe izan zen The Best of Euskadi+Innova topaketaren bigarren edizioko ardatza, eta hantxe elkartu ziren arriskatzea, hots, finkatuta dauden bideak utzi eta beren ametsak abian jartzea erabaki duten pertsonak. Hona hemen topaketako ondorio batzuk: kodeak aldatu egin dira eta antolakunde irekiago eta horizontalagoetara jo behar dugu, lidergoa partekatzen duten antolakundeetara alegia; hezkuntzak, berriz, sormenean, praktikan eta arriskuan oinarritu behar du.
Irakurri artikulu osoa Euskadi+innova-n -
The Best Of Euskadi+innova #1 iruditan
Kike-k argitaratua | 2009-eko Urriak 20 | 3 iruzkin
-
The Best Of #1 Live!
Kike-k argitaratua | 2009-eko Urriak 2 | 2 iruzkin
-
TBOEI #1 Partehartzaileak: Francisco Bodego
Kike-k argitaratua | 2009-eko Urriak 1 | Iruzkina utzi
Francisco Bodegok 2005ean hasi zuen ekintzaile ibilbidea; urte horretan bitartekotzarekin eta software proiektuen kudeaketarekin lotutako proiektu bat hasi zuen Informatikako ikasketak amaitzen zituen bitartean. Urtebete ondoren, ekimena ez zela oso bideragarria ikusi zen eta Franek beste bide batzuetatik jarraitu zuen. Orduan ezagutu zituen gaur egun dituen bazkideak, Alberto eta Sarri; bazkide horiek lantzen ari ziren proiektua aurkeztu zioten; proiektua joko hezitzaileei eta simulatzaile didaktikoei buruzkoa zen, gaur egun, Jolas Seriotzat hartzen ditugun horiei buruzkoa. Urtebete ondoren ametsa egia bihurtu zen eta elkarrekin Ikasplay sortu zuten.
Ikasplay bi urte darama jendeari erakusten gauzak ikasteko eta barneratzeko modurik onena jolasa dela. Gainera urte asko jarraitu nahi du hori egiten.
Franen ustez ideia edo enpresa berri baten arrakastaren giltza ideia edo enpresa osatzen duten pertsonen taldea da. Taldeak anbibalente izan behar du eta pertsona ameslari eta zoriontsu bat izan behar du, ezinezkoa hitza ezagutzen ez duen pertsona bat; beste pertsona errealistago bat behar du, ideia argiak dituena eta gainontzekoak zoruan jartzeko modukoa eta, amaitzeko, pertsona sortzaile bat, buruan duen guztia errealitatera eramateko gai izango dena.
-
TBOEI #1 Partehartzaileak: Asier Martínez
Kike-k argitaratua | 2009-eko Urriak 1 | 2 iruzkin
Asier Martínez 23 urteko Arabako gazte bat da; gaur egun Deustuko ESIDEn ingeniaritza ikasteaz gain, bere enpresan ere lan egiten du. Lau ekintzaile gaztek osatzen dute Thecodefarm; gazte horiek, batez ere web inguruneari buruzko zerbitzu eta aplikazio berriak aztertzen eta garatzen dituzte. Asierrek honako lan hauen ardura du: front-end engineer, interfazak diseinatzea, nabigazio-fluxuak eta optimizazioa. Duen esperientziak berak erakutsi egin dio ekintzailetza ez dela bide arruntena, eta arriskuz eta zalantzaz beteta dagoela. Hori dela eta, ekintzailetza guztiak ezohikoak direla uste du, gaur egungo gizartean behintzat.
Aisialdian musika ona entzutea eta telebista-saioak ikustea ditu gogoko, baita hardware berriz erabiltzeko moduak aurkitzea ere. Kultura eta software librearen aldeko zenbait mugimendutan parte hartu du, adibidez hacklabs, Nosoypirata edo Compartir es bueno izenekoetan.
-
The Best Of Experience
Kike-k argitaratua | 2009-eko Urriak 1 | Iruzkin bat

The Best Of-en helburua ondokoa da: topaketara doan bakoitzak bere esperientzia sortzeko aukera izan dezala gainontzeko bertaratuekiko eta parte-hartzaileekiko elkarrekintzari esker. Helburu horrekin topaketa-eremua modu organiko batean definitzen da non pertsonek eurek erabakiko dute aulkiak mahien artean nola jarri; mahaietan edariak eta janaria dute, zenbait barazki, okel, sushi eta fruta motak dituzte jateko.
The Best Of Experience ez dute soilik topaketara joaten diren pertsona fisikoek osatzen. Etengabeko Wi-Fi konexio bati esker, elkarrekintza eta estaldura posible izango da topaketa irauten duen bitartean; bertaratuko guztiei animatu nahi diegu parte-har dezaten gailu mugikorrak edo ordenagailuak ekarriz. Korronte-hargune nahiko ditugu guztientzat.
Jarduera guztia web orrian, twitter kanalean edo linea bidez parte-hartzeko espazioan jasoko dugu topaketara etorri ezin diren guztientzat. Halaber, galdera eta iradokizun birtual guztiak topaketan eta elkarrizketa mahai guztiekin amaitu ondoren bilduko ditugu, ezen The Best Of topaketak ez baitu inolako muga fisikorik. - 13:00 The Best Of Euskadi+Innova #1-en hasiera
- 13:15 Bertaratukoak aurkezteko dinamika
- 13:30 Ezohiko Ekintzailetzari buruz Peio Ruizek egindako sarrera
- 13:40 ‘Desorganizazio ekintzaileak: nire jaiarekin bat egin!’ deitutakoan parte hartuko dutenak aurkeztea (Asier Arranz, Joseba Beloki, Alberto Molpeceres, Jesús Manuel Gómez)
- 13:55 ‘Desorganizazio ekintzaileak: nire jaiarekin bat egin!’ elkarrizketa-mahaia
- 14:25 Lehen eztabaida-eremua
- 14:35 Networking atsedena
- 14:55 ‘Parte-hartzerako kontra-prestakuntza’ deitutakoan parte hartuko dutenak aurkeztea (Aitor López de Aberasturi, Asier Martínez, Ixiar García eta Fran Bodego)
- 15:15 ‘Parte-hartzerako kontra-prestakuntza’ elkarrizketa-mahia
- 15:45 Bigarren eztabaida-eremua
- 15:55 Ondorioak eta The Best Of #1-i amaiera emango dio Peio Ruizek
- 16:00 Networking kafea
-
TBOEI #1 Partehartzaileak: Ixiar García
Kike-k argitaratua | 2009-eko Urriak 1 | Iruzkin bat
Ixiar Garcíak aktibista futuristatzat hartzen du bere burua, eta ekintza guztiak sormena kutsatzera eta aldaketa berritzaileak sorraraztera zuzentzen ditu. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta Cuencan, eta ikasten jarraitu zuen diseinu estrategikoari eta arkitektura sozialari buruzko zenbait ikastaro eta tailerretan; ikaskuntza eta jabekuntza prozesu horiek nola aplikatu ikertu zuen. Zenbait urtez Funky Projects-en lan egin zuen gizarte-eraldaketako proiektu batzuk burutzen; bitartean sare-sistema berri batzuk diseinatu zituen pertsonen eta horien gaitasunen kudeaketa etengabe berritzeko. Dituen ardurak direla-eta, bakarkako beste bide bat hasi du; bide hori hezkuntzaren alorrean oinarritzen da. Horren bidez berriz aktibatu nahi du pertsonek duten sormen-gaitasuna, pertsona horiek etorkizun ziragarriagoan nahasteko helburuarekin. Hori dela eta, sormen-gaitasunaren eztanda sustatzeko laborategia asmatzen ari da.
Pink Gorillas irakastorduetatik kanpo egiten ari den proiektu bat da; pertsonen sormena sustatzea du helburu, haurtzarotik bertatik hasita, haurrek sortuko baitute etorkizuna. Halaber, proiektu horrek nazioarte-mailan hazi nahi du pertsona sortzaileen, ahaideen eta hezitzaileen arteko sareko lankidetzaren bidez, eta baita Pink Gorillas-ekoen laguntzaren bidez ere, eraldaketak pertsonek eurek sor ditzaten.

