Posts
-
TBOEI #1 Partehartzaileak: Jesús Manuel Gómez
Kike-k argitaratua | 2009-eko Urriak 1 | Iruzkin bat
Jesús Manuel Gómez Informazioaren Teknologiekin zerikusia duten zazpi enpresatan izan da, aurten bere kabuz ekitea eta bere proiektu batekin hastea erabaki duen arte. Hori egin baino lehen, jarduera-sektore anitzetan ibili zen, bai industria alorrekoetan, bai finantza-zerbitzuen alorrekoetan, eta maila guztietan lan egin du, Arloko Zuzendari izatera heldu zen arte. Bere enpresa, NABUNBU Digital Bussiness, marketin digitaleko negozio bat da; 2009. urtean sortu zuen, eta ohiko erremintak zein web sozialeko ekintzak erabiltzen ditu beste enpresa eta erakunde batzuen jarduerak promozionatzeko. Marketin digitalari buruzko prestakuntza ematen du, 2.0 erremintak erabiltzen ditu eta gertaerak streaming-ean erregistratzen ditu.
Jesús Manuel Gómezek Iniciador País Vasco”antolatu eta koordinatzen du; networking-eko gertaera honek ekintzaileen arteko harremana errazten du eta baita pertsonen arteko ikaskuntza eta ekintzailetza ere. Halaber, orain dela aste gutxi batzuetatik hona Monday Reading Club Bilbao antolatzen du; ekimen horrek, marketin digitalari buruz taldeka zenbait liburu profesional irakurri ondoren, horri buruzko esperientziak eta ikuspuntuak trukatzeko eremu fisikoa sortzen du.
Ekintzaile hau, badakienez enpresaren jarrera barrutik aldatzea oso zaila dela, The Best Of 1-era etorriko da profesionalen arteko harremanak eta loturak sortzeko modu berriak erakusteko helburuarekin, eta baita besteen ekintzailetzaren zailtasuna erakusteko ere.
-
TBOEI #1 Partehartzaileak: Joseba Beloki
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 30 | Iruzkina utzi
Peio Ruizen aurkezpenaSeguru aski denok ezagutzen dugu Joseba Beloki lortu dituen kirol arrakastengatik. Hiru aldiz igo baitzen Frantziako Tourreko podiumera (2000an, 2001ean eta 2002an), eta Federico Bahamontes eta Pedro Delgadorekin batera, Espainian bigarren lekuan dago Frantziako Tourren podiumera igotako aldiak kontuan izanda.
Baina gaur egun Joseba Beloki besteren konturako ekintzailea da. Hainbat aldizkaritan parte hartu du eta, Iñigo González de Herediarekin batera, Arabako ibilaldi zikloturista garrantzitsuena, Aguraingoa, antolatzen du; gainera ez du federazioen laguntza. Ibilaldi horretan urtero 500 txirrindulari baino gehiagok parte hartzen du, eta kopuru hori handitzen doa urtez urte. Halaber, bi gurpilekiko zaletasuna alde batera utzi gabe, une honetan txirrindularitzari buruzko sare sozial bat egiten ari da Espainiako Vueltako antolatzaileen laguntzarekin.
Jose Beloki The Best Of Euskadi+Innova#1-ra dator ezohiko ekintzaile gisa bere abenturari buruz eta erakundeen jarduteko era barrutik aldatzeak duen zailtasunari buruz hitz egitera.
-
TBOEI #0-eko Bideo Laburpena
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 29 | 2 iruzkin
-
TBOEI #1 Partehartzaileak: Asier Arranz
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 29 | 3 iruzkin
Asier Arranz inoiz ere geldi egoten ez den pertsona bat da, eguneroko tresnei erabilera berriak bilatzen aritzen denetakoa, alegia. Iaz Nokia N95 telefono bat eskuratu zuen eta saioak egiten ari zela, NiiMe izeneko aplikazio bat garatu zuen telefono mugikorra sagua eta ordenagailuaren urruneko kontrol gisa erabiltzeko. Lizentzia askearekin argitara eman zuen eta mundu osoan 300.000 pertsona baino gehiagok deskargatu zuten. Lan horri esker, Nokiaren egoitzara gonbidatu zuten urtero egiten duten lehiaketako finalista gisa. Harrezkero, gailu mugikorren arloan gauzatu du bere ekintzaile ibilbidea, baina bere interesa askoz harago doa: errobotika soziala, gizarte aplikaziorako sareak, domotika, ikuspegi artifiziala, osasuna, astronomia eta aeronautika.
Aurten Telefónicak antolatzen duen Open MovilForum lehiaketako lehen saria irabazi du menpeko pertsonak zaintzen laguntzeko balio duen aplikazio bati esker. Gaur egun Android-en menpeko sistema batean ari da lanean. Proiektu horren helburua multitouch pantailak eta telefono mugikorren azelerometroak edozein motatako sistemak kontrolatzeko erabiltzea da.
Asier berrikuntzaren zale sutsua eta jarrera ekintzailearen eredu argia da. Hilabete honetan bertan bere enpresa aurkeztu du, Nebutek. Ekimen aitzindari hori Deustuko Unibertsitatearen barruan sortu den lehenengoa da. Egunero ordu ugari ematen ditu enpresa martxan jartzeko lan egiten, baina hala ere, The Best Of Euskadi+Innova topaketara etorriko da ekimen pertsonalaren bidez nola bihur daitekeen ekintzaile arrakastatsu azaltzera.
-
TBOEI #1 Partehartzaileak: Alberto Molpeceres
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 28 | Iruzkin bat
Linking Paths-en sortzaileetariko bat naiz. Softwarearen arloan lan egiten aritu naiz 1990ean Amstrad PC 1640 bat eskuratu nuenetik. 1996tik lan egin dut programazioan eta 1999tik “interneten bizi naiz”. Profesionalki Java asko ikusi dut, 2005ean Linking Paths jaio zen arte, orduan, enpresa-softwarearen munduko beste arlo batzuk ikusten hasi nintzen, baina garapena ez dut inoiz guztiz alboratu. MBA baten ondoren ekonomia eta finantzak deskubritu nituen eta noizbait arlo horretan lan egitea gustatuko litzaidake.Ezkonduta nago, pozik, seme polit bat dut, irakurtzea, golfean aritzea eta bidaiatzea gustatzen zait, baina aingerutxo horren ondorioz, gero eta gutxiago irakurtzen eta bidaiatzen dut, eta golf zelaira ere gutxitan joaten naiz. Baina berdin zait, atsegin handiz ordaintzen dut prezio hori. Nire lehenengo semea da, argi dago.
Linking Pathsen lau urte baino gehiago daramatzagu ekintzailetzan, baldintza onetan nahiz txarretan aritzea zer den ikasten. Geure produktuen bidez besteentzako erabilgarriak izan nahi dugu eta egiten dugunaz gozatu nahi dugu. Argi dugu elkarrekin lan egin nahi dugula eta geure etorkizunaren arduradun izan nahi dugula, hori dela eta, geure burua finantzatzeko modua bilatu behar dugu, baita sarean lan egitearen kostuak eta onurak zein diren ikasi ere. Abentura bati ekiten dioten guztiek ez dute ikuspegi bera izaten, ezta helburu bera ere. Ekintzaile guztien helburua ez da 100 langile baino gehiago izatea, ezta beren hobekuntza eta bilakaeraren adierazle gisa, 100 milioi eurotik gora fakturatzea ere, baina horrek ez du esan nahi ez dutenik dirua irabazi nahi, baizik eta dirua irabazteko modua axola zaiela.
-
The Best On Facebook!
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 25 | Iruzkin bat
The Best Of Euskadi+Innovak Facebooken komunikazio kate berri bati hasiera eman dio. Bertan 3 dimentsioko aldizkariaren zenbakiei buruzko informazioa trukatu, parte hartu eta eztabaidatzeko aukera izango duzu. Tresna honen bidez etengabe lor dezakezu topaketaren inguruan sortu den jarduerari buruzko informazioa, eta modu erosoan gainera, gizarte sare ezagun honetan.Kate berri honetan gomendioak eta iritziak jasoko dira eta horrela hurrengo zenbakietan hobekuntzak egin ahalko ditugu. Horrez gain, burututako ekitaldiei buruzko argazkiak, bideoak eta bestelako materiala trukatzeko aukera egongo da. Aipatzekoa da ere harpidedunei automatikoki emango diela The Best Of-en deialdien berri, baina harpidetzak, ohi bezala, Euskadi+Innovak kudeatuko ditu.
Laburbilduz, The Best Of Euskadi+Innovaren orrialde berriaren asmoa show conferenceetan ekindako networkingarekin jarraitzea eta etorkizuneko topaketetara arte luzatzeko bilgunea izatea da.
-
The Best Of #1 Editorial: Peio Ruiz
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 25 | Iruzkina utzi
Lotura -
TBOEI #1 Partehartzaileak: Aitor Lopez de Aberasturi
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 24 | Iruzkina utzi
Aitor López de Aberasturi es el responsable del nacimiento del Aitor Lopez Aberasturi euskaraz eginiko interneteko lehen bilaketa-tresnaren jaiotzaren arduraduna da. Deustuko Unibertsitatean Software Ingenieritza Master bat ikasten zegoen bitartean eta Vitoria-Gasteizko Gamesa Aeronautikan praktiketan zegoela Enrique Aguilera ezagutu zuen, Ozu interneteko portalaren asmatzaile dena. Hark bere hurrengoko proiektua izango zenaren giltza heman zion: awk komandoa, 1997.urtean izan zen.Hamabi urte geroago, Kaixo.com Euskal Herrian ikasle gehien duen euskaltegia bihurtu da. Gainera, orain dela hilabete gutxi batzuk Aitorrek Osakidetzako oposaketa birtualki prestatzeko ariketa sistema gaitu zuen, esperientzia hura oso arrakastatsua izan zen. Gaur egun, bere ekintzaile senak bere irakasketa aktibitatea eta merkataritza elektronikoari buruzko plataforma batera egiteari eramaten dio, Interneteko kate berri bat martxan jartzen lan egiten ari da baita ere.
Irakaslea da irakaskuntza sistema tradizionalean eta aldi berean ekitzaile disidentea, sare irakaskuntza zabalduaren modu berriekin oso erlazionatuta dagoena baita ere. Bi gai hauek kontrajarriko ditu The Best of-eko ‘Kontra-prestakuntza sorkuntzari laguntzeko’ debatean.
-
THE BEST OF 1 ALEA: EDUKIEN AURKIBIDEA
Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 16 | Iruzkin bat
- Ekintzailetza: proiektu bat sortu, garatu eta ezartzea.
- Disidentea edo ezohikoa: gizartean edo gizartearen alorretakoren batean ezarritako ordenarekin zati bateko edo erabateko desadostasuna adierazten duen pertsona. Batzuek erokeria gisa ikusten dute eta duela gutxi heresiatzat ere jotzen zuten.
- Tabakaleran egindako lehenengo topaketari esker, sareen arteko harreman eredu berrien inguruko ondorioak atera ahal izan genituen, baita enpresak garapen ekonomikorako tresna gisa hezkuntza eta teknologia batzen dituen espazio sozial gisa duen egitekoa ulertzeko ere. Bigarren topaketak
Ezohiko ekintzailetzak izenburua izango duen. The Best Of Euskadi Innovako garrantzitsuenak Gasteizen mundua mugitzea eragiten dutenen, hots, ekintzaileen, jarrera hain konformista ez izateko aldaketari helduko dio. Urriaren 2an Azukreolan egingo den bileran ekintzailetzaren etorkizuna markatzen ari diren gakoei helduko diegu, eta horretarako, antolamendu eredu berrien analisi bat egingo dugu eta analisia prestakuntza prozesuetan sartuko dugu.
Desorganizazio ekintzaileak: zatoz nire jaira!
Web sozialen jaiotzari esker, taldekatze profesionalerako bide berriak sortu dira. Interes berberak dituzten pertsonak taldekatu egiten dira, elkar ezagutzen dute, birtualki lan egiten dute eta harremanak sortzen dituzte networking saioetan. Lan-harremanak malguagoak eta organikoak dira eta beren helburua beren proiektuetan edo arlo jakin batzuetan murgildutako profesionalak lortzea da.
Errealitate horrek ekintzailetza ulertzeko moduak eraldatu ditu. Horrez gain, egitura horiei jarraiki zerotik sortu diren enpresa berriak, besteren konturako ekintzailetza dagoeneko existitzen diren enpresen egitura aldatzen ari da. Antolamendu horizontal eta irekiagoetarantz, hain zuzen, eta bertan, arduradunek ez dute guztia besarkatzen eta denek, kontsumitzaileek ere, ekoizpen prozesuak aberats ditzakete.
Antolamendu berria une bakoitzeko beharretan oinarritzen da, erantzukizuna eskualdatzen du eta horrela, pertsona batzuk beste batzuen gainetik kokatzen dituen karguak eratzea ekiditen da. Bertan, maila desberdinetako sormen, enpresa-lankidetza eta enpresaren tradiziozko egitura aldatzeko gai diren diseinu irekiko prozesu plataforma irekiak daude.
Kontra-prestakuntza sorkuntzari laguntzeko.
Modularragoak diren prestakuntza egiturei esker, ekintzailetza ez da Enpresa Zientzien eta Enpresa Administrazio fakultateetako ikasgai hutsa, aitzitik, esparru askoren inguruko ikasketa planetan sartu da, zuzenean nahiz zeharka, ikasgeletatik kanpoko programa osagarrien bidez. Horrez gain, egungo ikasketa prozesuetako beste ezinbesteko eragile batzuk, adibidez, telebista eta Internet, gizarte proaktiboagoa lortzeko asmo horrekin bat egin dute.
Azken urteotan lankidetza eta sormen aukera berri horietatik sortu da mundua ikusteko modu berria duen belaunaldi bat, ausartagoa eta lehengoa bezain eraginkorra dena. Gazteria aktibo eta parte-hartzaile berriak, EzEz (ez lana, ez ikasketak) belaunaldi mitifikatuarekin alderatuta, beste bide batzuk markatzen ditu bere ekimenak aurrera eramateko.
Garapen agentziak, enpresa mintegiak eta gainerako instrumentu publiko eta pribatuak prest al daude ekintzailetzaren izaerara aldaketa hau sartzeko? The Best Of-ek protagonista horiek bilduko ditu pentsaera berri honekin zabaltzen diren aukera berriak eta beharrak aztertzeko.
-
Editorea The best of 1 alea
Beatriz-k argitaratua | 2009-eko Irailak 11 | Iruzkina utzi
Ezohiko ekintzailetzak
Peio Ruiz dut izena eta ekintzailea naiz. Neure burua aurkeztu behar dudan bakoitzean egiten dut topo dilema berarekin, ez dakit nola aurkeztu beharko nintzatekeen, baina gaurkoan ez dut zalantzarik egin, horixe baita hoberen definitzen nauen hitza.
Gustukoen dudana Interneteko negozio aukerak identifikatzea eta horiek martxan jartzeko beharrezkoak diren baliabideak bilatzea da.
Esker onekoa izatea ona da, beraz, hasteko, eskerrak eman nahi dizkiet The Best of Euskadi+Innova aldizkariko edizio berrian Editore Gonbidatu gisa parte hartzera gonbidatu nauten pertsonei, eta aukeratutako gai honen inguruan hausnartzen lagundu ahalko dizudala espero dut. Gaia honakoa da: EZOHIKO EKINTZAILETZAK
Munduan milaka milioi pertsona bizi diren arren, jendea hiru motatan sailka daitekeela uste dut: gauzak gertatzea eragiten duten pertsonak, gauzak nola gertatzen diren ikusten dutenak eta gertatzen ari direla ere ez dakitenak.
Ekintzaileak gauzak gertatzea eragiten duten pertsonak dira, baina ideia bat izateaz gain, ba al dakigu hura martxan jartzeko baliabideak bilatzen? Prozesu horrek beti jarraitzen du ordena eta bide bera? Beharrezkoak dira negozio planak? Ekintzaile baten eta kudeatzaile baten profila berdinak dira? Zergatik aipatzen dizkigute beti gaitasunak ekintzaile arrakastatsu askok jarreraz hitz egiten badute? Geure hezkuntza sistema ekintzailetza sustatzera bideratuta dago? Nola funtzionatzen du besteren konturako ekintzailetzak? Diru-laguntzetara, zentro teknologikoetara, etab. jotzen ez duen ezohiko ekintzailetzak zentzua dauka? Ekintzailetza kontsumo produktu izan daiteke? Ekintzailetzan aritzeak erakargarriago bihurtzen zaitu? Ba dago bizitzarik ekintzailetzatik kanpo?
Horri buruz hitz egiteko unea iritsi dela uste dut. Eztabaida piztu da, eta seguruenik desadostasuna ere bai, baina horrek guztiok aberastuko gaitu. Eta ziur nago batzuetan (eta oraingoan ere), zu bezalako pertsonek, hau da, pertsona parte-hartzaileek eta ekimen pertsonalak dituztenek, gizartearen alde gehiago egin dezaketela gizarteak haien alde baino.
Zuri entzutea eta zuk parte hartzea gustatuko litzaidake bi arrazoiren ondorioz. Alde batetik, zure iritzia asko interesatzen zaidalako, eta bestetik, zure parte-hartzeak zure esperientzia propioa eraikitzeko aukera emango dizulako eta orduan, ezagutza sortuko duzulako, eta hori ezinbestekoa da gauzak gertatzea eragiten duten pertsonetariko bat izaten jarraitzeko.
“The Best Of”en egingo dugu topo.
Umeek bezain ongi pasako dugu!

