TBOEI #1 Partehartzaileak: Alberto Molpeceres

Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 28

Alberto MolpeceresLinking Paths-en sortzaileetariko bat naiz. Softwarearen arloan lan egiten aritu naiz 1990ean Amstrad PC 1640 bat eskuratu nuenetik. 1996tik lan egin dut programazioan eta 1999tik “interneten bizi naiz”. Profesionalki Java asko ikusi dut, 2005ean Linking Paths jaio zen arte, orduan, enpresa-softwarearen munduko beste arlo batzuk ikusten hasi nintzen, baina garapena ez dut inoiz guztiz alboratu. MBA baten ondoren ekonomia eta finantzak deskubritu nituen eta noizbait arlo horretan lan egitea gustatuko litzaidake.

Ezkonduta nago, pozik, seme polit bat dut, irakurtzea, golfean aritzea eta bidaiatzea gustatzen zait, baina aingerutxo horren ondorioz, gero eta gutxiago irakurtzen eta bidaiatzen dut, eta golf zelaira ere gutxitan joaten naiz. Baina berdin zait, atsegin handiz ordaintzen dut prezio hori. Nire lehenengo semea da, argi dago.

Linking Pathsen lau urte baino gehiago daramatzagu ekintzailetzan, baldintza onetan nahiz txarretan aritzea zer den ikasten. Geure produktuen bidez besteentzako erabilgarriak izan nahi dugu eta egiten dugunaz gozatu nahi dugu. Argi dugu elkarrekin lan egin nahi dugula eta geure etorkizunaren arduradun izan nahi dugula, hori dela eta, geure burua finantzatzeko modua bilatu behar dugu, baita sarean lan egitearen kostuak eta onurak zein diren ikasi ere. Abentura bati ekiten dioten guztiek ez dute ikuspegi bera izaten, ezta helburu bera ere. Ekintzaile guztien helburua ez da 100 langile baino gehiago izatea, ezta beren hobekuntza eta bilakaeraren adierazle gisa, 100 milioi eurotik gora fakturatzea ere, baina horrek ez du esan nahi ez dutenik dirua irabazi nahi, baizik eta dirua irabazteko modua axola zaiela.

Multzoak: , ,

Erantzun bat “TBOEI #1 Partehartzaileak: Alberto Molpeceres”-rentzat

  1. DENNIS(e)k dio:


    CheapTabletsOnline.Com. Canadian Health&Care.Special Internet Prices.No prescription online pharmacy.Best quality drugs. Low price drugs. Order drugs online

    Buy:Prevacid.Nexium.100% Pure Okinawan Coral Calcium.Zovirax.Human Growth Hormone.Petcam (Metacam) Oral Suspension.Prednisolone.Synthroid.Retin-A.Mega Hoodia.Arimidex.Zyban.Accutane.Valtrex.Actos.Lumigan….

RSS jarioa bidalketa honen iruzkinentzako

Utzi zure iruzkina

Izartxoa (*) duten eremuak derrigorrez bete behar dira.


Iruzkinean izen bat idatzi behar duzu. Ez baduzu identifikatu nahi, idatzi "anónimo" hitza edo erabili ezizen bat.


Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Zurekin harremanetan jartzeko bakarrik eskatzen da.

Anti-spam system (*)

Type in the security image words to avoid spam generation.