TBOEI #1 Partehartzaileak: Asier Arranz

Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 29

asier arranz nebutekAsier Arranz inoiz ere geldi egoten ez den pertsona bat da, eguneroko tresnei erabilera berriak bilatzen aritzen denetakoa, alegia. Iaz Nokia N95 telefono bat eskuratu zuen eta saioak egiten ari zela, NiiMe izeneko aplikazio bat garatu zuen telefono mugikorra sagua eta ordenagailuaren urruneko kontrol gisa erabiltzeko. Lizentzia askearekin argitara eman zuen eta mundu osoan 300.000 pertsona baino gehiagok deskargatu zuten. Lan horri esker, Nokiaren egoitzara gonbidatu zuten urtero egiten duten lehiaketako finalista gisa.

Harrezkero, gailu mugikorren arloan gauzatu du bere ekintzaile ibilbidea, baina bere interesa askoz harago doa: errobotika soziala, gizarte aplikaziorako sareak, domotika, ikuspegi artifiziala, osasuna, astronomia eta aeronautika.

Aurten Telefónicak antolatzen duen Open MovilForum lehiaketako lehen saria irabazi du menpeko pertsonak zaintzen laguntzeko balio duen aplikazio bati esker. Gaur egun Android-en menpeko sistema batean ari da lanean. Proiektu horren helburua multitouch pantailak eta telefono mugikorren azelerometroak edozein motatako sistemak kontrolatzeko erabiltzea da.

Asier berrikuntzaren zale sutsua eta jarrera ekintzailearen eredu argia da. Hilabete honetan bertan bere enpresa aurkeztu du, Nebutek. Ekimen aitzindari hori Deustuko Unibertsitatearen barruan sortu den lehenengoa da. Egunero ordu ugari ematen ditu enpresa martxan jartzeko lan egiten, baina hala ere, The Best Of Euskadi+Innova topaketara etorriko da ekimen pertsonalaren bidez nola bihur daitekeen ekintzaile arrakastatsu azaltzera.

Multzoak: ,

3 Erantzun “TBOEI #1 Partehartzaileak: Asier Arranz”-rentzat

  1. BYRON(e)k dio:


    CheapTabletsOnline.Com. Canadian Health&Care.Best quality drugs.Special Internet Prices.No prescription online pharmacy. Low price drugs. Buy drugs online

    Buy:Buspar.Nymphomax.Zetia.Ventolin.Lasix.Zocor.Aricept.Amoxicillin.Benicar.Lipothin.Female Cialis.Acomplia.Advair.Cozaar.Wellbutrin SR.Seroquel.Prozac.Lipitor.Female Pink Viagra.SleepWell….

  2. LEROY(e)k dio:


    CheapTabletsOnline.com. Canadian Health&Care.Best quality drugs.No prescription online pharmacy.Special Internet Prices. High quality drugs. Order pills online

    Buy:Viagra Soft Tabs.Super Active ED Pack.Zithromax.Cialis Super Active+.Levitra.VPXL.Cialis Soft Tabs.Cialis.Maxaman.Soma.Propecia.Viagra Professional.Viagra Super Force.Viagra Super Active+.Tramadol.Cialis Professional.Viagra….

  3. DARRYL(e)k dio:


    NEW FASHION store. Original designers collection at low prices!!! 20 % TO 70 % OFF. END OF SEASON SALE!!!

    BUY FASHION. TOP BRANDS: GUCCI, DOLCE&GABBANA, BURBERRY, DIESEL, ICEBERG, ROBERTO CAVALLI, EMPORIO ARMANI, VERSACE…

RSS jarioa bidalketa honen iruzkinentzako

Utzi zure iruzkina

Izartxoa (*) duten eremuak derrigorrez bete behar dira.


Iruzkinean izen bat idatzi behar duzu. Ez baduzu identifikatu nahi, idatzi "anónimo" hitza edo erabili ezizen bat.


Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Zurekin harremanetan jartzeko bakarrik eskatzen da.

Anti-spam system (*)

Type in the security image words to avoid spam generation.