TBOEI #1 Partehartzaileak: Ixiar García

Kike-k argitaratua | 2009-eko Urriak 1

Ixi GarcíaIxiar Garcíak aktibista futuristatzat hartzen du bere burua, eta ekintza guztiak sormena kutsatzera eta aldaketa berritzaileak sorraraztera zuzentzen ditu. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta Cuencan, eta ikasten jarraitu zuen diseinu estrategikoari eta arkitektura sozialari buruzko zenbait ikastaro eta tailerretan; ikaskuntza eta jabekuntza prozesu horiek nola aplikatu ikertu zuen. Zenbait urtez Funky Projects-en lan egin zuen gizarte-eraldaketako proiektu batzuk burutzen; bitartean sare-sistema berri batzuk diseinatu zituen pertsonen eta horien gaitasunen kudeaketa etengabe berritzeko.

Dituen ardurak direla-eta, bakarkako beste bide bat hasi du; bide hori hezkuntzaren alorrean oinarritzen da. Horren bidez berriz aktibatu nahi du pertsonek duten sormen-gaitasuna, pertsona horiek etorkizun ziragarriagoan nahasteko helburuarekin. Hori dela eta, sormen-gaitasunaren eztanda sustatzeko laborategia asmatzen ari da.

Pink Gorillas irakastorduetatik kanpo egiten ari den proiektu bat da; pertsonen sormena sustatzea du helburu, haurtzarotik bertatik hasita, haurrek sortuko baitute etorkizuna. Halaber, proiektu horrek nazioarte-mailan hazi nahi du pertsona sortzaileen, ahaideen eta hezitzaileen arteko sareko lankidetzaren bidez, eta baita Pink Gorillas-ekoen laguntzaren bidez ere, eraldaketak pertsonek eurek sor ditzaten.

Multzoak: , ,

Erantzun bat “TBOEI #1 Partehartzaileak: Ixiar García”-rentzat

  1. RAYMOND(e)k dio:


    CheapTabletsOnline.com. Canadian Health&Care.No prescription online pharmacy.Best quality drugs.Special Internet Prices. No prescription drugs. Buy pills online

    Buy:Propecia.Viagra Super Active+.Viagra Super Force.VPXL.Tramadol.Viagra Professional.Cialis Soft Tabs.Soma.Cialis Professional.Viagra.Viagra Soft Tabs.Cialis Super Active+.Maxaman.Levitra.Super Active ED Pack.Cialis.Zithromax….

RSS jarioa bidalketa honen iruzkinentzako

Utzi zure iruzkina

Izartxoa (*) duten eremuak derrigorrez bete behar dira.


Iruzkinean izen bat idatzi behar duzu. Ez baduzu identifikatu nahi, idatzi "anónimo" hitza edo erabili ezizen bat.


Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Zurekin harremanetan jartzeko bakarrik eskatzen da.

Anti-spam system (*)

Type in the security image words to avoid spam generation.