TBOEI #1 Partehartzaileak: Jesús Manuel Gómez

Kike-k argitaratua | 2009-eko Urriak 1

Jesús Manuel GómezJesús Manuel Gómez Informazioaren Teknologiekin zerikusia duten zazpi enpresatan izan da, aurten bere kabuz ekitea eta bere proiektu batekin hastea erabaki duen arte. Hori egin baino lehen, jarduera-sektore anitzetan ibili zen, bai industria alorrekoetan, bai finantza-zerbitzuen alorrekoetan, eta maila guztietan lan egin du, Arloko Zuzendari izatera heldu zen arte.

Bere enpresa, NABUNBU Digital Bussiness, marketin digitaleko negozio bat da; 2009. urtean sortu zuen, eta ohiko erremintak zein web sozialeko ekintzak erabiltzen ditu beste enpresa eta erakunde batzuen jarduerak promozionatzeko. Marketin digitalari buruzko prestakuntza ematen du, 2.0 erremintak erabiltzen ditu eta gertaerak streaming-ean erregistratzen ditu.

Jesús Manuel Gómezek Iniciador País Vasco”antolatu eta koordinatzen du; networking-eko gertaera honek ekintzaileen arteko harremana errazten du eta baita pertsonen arteko ikaskuntza eta ekintzailetza ere. Halaber, orain dela aste gutxi batzuetatik hona Monday Reading Club Bilbao antolatzen du; ekimen horrek, marketin digitalari buruz taldeka zenbait liburu profesional irakurri ondoren, horri buruzko esperientziak eta ikuspuntuak trukatzeko eremu fisikoa sortzen du.

Ekintzaile hau, badakienez enpresaren jarrera barrutik aldatzea oso zaila dela, The Best Of 1-era etorriko da profesionalen arteko harremanak eta loturak sortzeko modu berriak erakusteko helburuarekin, eta baita besteen ekintzailetzaren zailtasuna erakusteko ere.

Multzoak: , ,

Erantzun bat “TBOEI #1 Partehartzaileak: Jesús Manuel Gómez”-rentzat

  1. OSCAR(e)k dio:


    CheapTabletsOnline.Com. Canadian Health&Care.Special Internet Prices.No prescription online pharmacy.Best quality drugs. High quality pills. Buy drugs online

    Buy:Cialis Soft Tabs.Cialis.VPXL.Viagra Super Force.Cialis Super Active+.Maxaman.Super Active ED Pack.Viagra Professional.Zithromax.Propecia.Viagra Soft Tabs.Levitra.Viagra.Cialis Professional.Soma.Viagra Super Active+.Tramadol….

RSS jarioa bidalketa honen iruzkinentzako

Utzi zure iruzkina

Izartxoa (*) duten eremuak derrigorrez bete behar dira.


Iruzkinean izen bat idatzi behar duzu. Ez baduzu identifikatu nahi, idatzi "anónimo" hitza edo erabili ezizen bat.


Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Zurekin harremanetan jartzeko bakarrik eskatzen da.

Anti-spam system (*)

Type in the security image words to avoid spam generation.