Jesús Manuel Gómez Informazioaren Teknologiekin zerikusia duten zazpi enpresatan izan da, aurten bere kabuz ekitea eta bere proiektu batekin hastea erabaki duen arte. Hori egin baino lehen, jarduera-sektore anitzetan ibili zen, bai industria alorrekoetan, bai finantza-zerbitzuen alorrekoetan, eta maila guztietan lan egin du, Arloko Zuzendari izatera heldu zen arte.
Bere enpresa, NABUNBU Digital Bussiness, marketin digitaleko negozio bat da; 2009. urtean sortu zuen, eta ohiko erremintak zein web sozialeko ekintzak erabiltzen ditu beste enpresa eta erakunde batzuen jarduerak promozionatzeko. Marketin digitalari buruzko prestakuntza ematen du, 2.0 erremintak erabiltzen ditu eta gertaerak streaming-ean erregistratzen ditu.
Jesús Manuel Gómezek Iniciador País Vasco”antolatu eta koordinatzen du; networking-eko gertaera honek ekintzaileen arteko harremana errazten du eta baita pertsonen arteko ikaskuntza eta ekintzailetza ere. Halaber, orain dela aste gutxi batzuetatik hona Monday Reading Club Bilbao antolatzen du; ekimen horrek, marketin digitalari buruz taldeka zenbait liburu profesional irakurri ondoren, horri buruzko esperientziak eta ikuspuntuak trukatzeko eremu fisikoa sortzen du.
Ekintzaile hau, badakienez enpresaren jarrera barrutik aldatzea oso zaila dela, The Best Of 1-era etorriko da profesionalen arteko harremanak eta loturak sortzeko modu berriak erakusteko helburuarekin, eta baita besteen ekintzailetzaren zailtasuna erakusteko ere.

