Peio Ruizen aurkezpena
Seguru aski denok ezagutzen dugu Joseba Beloki lortu dituen kirol arrakastengatik. Hiru aldiz igo baitzen Frantziako Tourreko podiumera (2000an, 2001ean eta 2002an), eta Federico Bahamontes eta Pedro Delgadorekin batera, Espainian bigarren lekuan dago Frantziako Tourren podiumera igotako aldiak kontuan izanda.
Baina gaur egun Joseba Beloki besteren konturako ekintzailea da. Hainbat aldizkaritan parte hartu du eta, Iñigo González de Herediarekin batera, Arabako ibilaldi zikloturista garrantzitsuena, Aguraingoa, antolatzen du; gainera ez du federazioen laguntza. Ibilaldi horretan urtero 500 txirrindulari baino gehiagok parte hartzen du, eta kopuru hori handitzen doa urtez urte. Halaber, bi gurpilekiko zaletasuna alde batera utzi gabe, une honetan txirrindularitzari buruzko sare sozial bat egiten ari da Espainiako Vueltako antolatzaileen laguntzarekin.
Jose Beloki The Best Of Euskadi+Innova#1-ra dator ezohiko ekintzaile gisa bere abenturari buruz eta erakundeen jarduteko era barrutik aldatzeak duen zailtasunari buruz hitz egitera.

