Asier Martínez 23 urteko Arabako gazte bat da; gaur egun Deustuko ESIDEn ingeniaritza ikasteaz gain, bere enpresan ere lan egiten du. Lau ekintzaile gaztek osatzen dute Thecodefarm; gazte horiek, batez ere web inguruneari buruzko zerbitzu eta aplikazio berriak aztertzen eta garatzen dituzte. Asierrek honako lan hauen ardura du: front-end engineer, interfazak diseinatzea, nabigazio-fluxuak eta optimizazioa.
Duen esperientziak berak erakutsi egin dio ekintzailetza ez dela bide arruntena, eta arriskuz eta zalantzaz beteta dagoela. Hori dela eta, ekintzailetza guztiak ezohikoak direla uste du, gaur egungo gizartean behintzat.
Aisialdian musika ona entzutea eta telebista-saioak ikustea ditu gogoko, baita hardware berriz erabiltzeko moduak aurkitzea ere. Kultura eta software librearen aldeko zenbait mugimendutan parte hartu du, adibidez hacklabs, Nosoypirata edo Compartir es bueno izenekoetan.

