
The Best Of-en helburua ondokoa da: topaketara doan bakoitzak bere esperientzia sortzeko aukera izan dezala gainontzeko bertaratuekiko eta parte-hartzaileekiko elkarrekintzari esker. Helburu horrekin topaketa-eremua modu organiko batean definitzen da non pertsonek eurek erabakiko dute aulkiak mahien artean nola jarri; mahaietan edariak eta janaria dute, zenbait barazki, okel, sushi eta fruta motak dituzte jateko.
The Best Of Experience ez dute soilik topaketara joaten diren pertsona fisikoek osatzen. Etengabeko Wi-Fi konexio bati esker, elkarrekintza eta estaldura posible izango da topaketa irauten duen bitartean; bertaratuko guztiei animatu nahi diegu parte-har dezaten gailu mugikorrak edo ordenagailuak ekarriz. Korronte-hargune nahiko ditugu guztientzat.
Jarduera guztia web orrian, twitter kanalean edo linea bidez parte-hartzeko espazioan jasoko dugu topaketara etorri ezin diren guztientzat. Halaber, galdera eta iradokizun birtual guztiak topaketan eta elkarrizketa mahai guztiekin amaitu ondoren bilduko ditugu, ezen The Best Of topaketak ez baitu inolako muga fisikorik.
- 13:00 The Best Of Euskadi+Innova #1-en hasiera
- 13:15 Bertaratukoak aurkezteko dinamika
- 13:30 Ezohiko Ekintzailetzari buruz Peio Ruizek egindako sarrera
- 13:40 ‘Desorganizazio ekintzaileak: nire jaiarekin bat egin!’ deitutakoan parte hartuko dutenak aurkeztea (Asier Arranz, Joseba Beloki, Alberto Molpeceres, Jesús Manuel Gómez)
- 13:55 ‘Desorganizazio ekintzaileak: nire jaiarekin bat egin!’ elkarrizketa-mahaia
- 14:25 Lehen eztabaida-eremua
- 14:35 Networking atsedena
- 14:55 ‘Parte-hartzerako kontra-prestakuntza’ deitutakoan parte hartuko dutenak aurkeztea (Aitor López de Aberasturi, Asier Martínez, Ixiar García eta Fran Bodego)
- 15:15 ‘Parte-hartzerako kontra-prestakuntza’ elkarrizketa-mahia
- 15:45 Bigarren eztabaida-eremua
- 15:55 Ondorioak eta The Best Of #1-i amaiera emango dio Peio Ruizek
- 16:00 Networking kafea
Multzoak: comida, experience, twitter, wi-fi


La experiencia parece muy interesante.
Os deseo mucho éxito.