0 alerako, Íñigo Kortabitarte izango da aldizkariaren Guest Editor. Kortabitarte Digital Vasca enpresako arduraduna da, El Diario Vasco-ren Interneteko filiala eta diariovasco.com, diarivasco.tv eta DVBus atarietako editorea. Gainera, Vocento komunikazio taldeko kide da, eta talde horretako kide izanik, hainbat komunikabidek interneten daukaten politika zehazten lagundu du. Beti interesatu izan zaio berrikuntzarekin lotutako guztia, eta ongi daki zein garrantzitsua den gaur egun arlo hori bultzatzea. Beraz, The Best of aldizkariaren 0 ale honetarako, Kortabitartek kapital sozialaren kontzeptua eta balore eredu berriak aukeratu ditu ardatz gisa, ekonomia, hezkuntza ereduak eta erabilera sozialak aldatzen ari direlako. Aterki honen azpira hainbat gai biltzen dira: ekintzailetza, parte-hartze soziala edo administrazioek berrikuntza bultzatzerakoan duten papera adibidez. Horiek guztiak birdefinitu behar ditugu egungo eredu ekonomiko eta sozialaren krisialdia honi aurre egiteko.
Datorren ekainaren 24an Donostiako Tabakalera eraikinean Íñigo Kortabitarte eta The Best of aldizkariko edukiak egitera gonbidatu ditugun lagunek eredu ekonomiko, sozial eta teknologiko berrien aldeko apustuan oinarritutako hainbat esperientzia aurkeztuko dizkigute.

