The Best of 0 alea

Beatriz-k argitaratua | 2009-eko Ekainak 17

0 alerako, Íñigo Kortabitarte izango da aldizkariaren Guest Editor. Kortabitarte Digital Vasca enpresako arduraduna da, El Diario Vasco-ren Interneteko filiala eta  diariovasco.com, diarivasco.tv eta DVBus atarietako editorea. Gainera, Vocento komunikazio taldeko kide da, eta talde horretako kide izanik, hainbat komunikabidek interneten daukaten politika zehazten lagundu du. Beti interesatu izan zaio berrikuntzarekin lotutako guztia, eta ongi daki zein garrantzitsua den gaur egun arlo hori bultzatzea.  Beraz, The Best of aldizkariaren 0 ale honetarako, Kortabitartek kapital sozialaren kontzeptua eta balore eredu berriak aukeratu ditu ardatz gisa, ekonomia, hezkuntza ereduak eta erabilera sozialak aldatzen ari direlako. Aterki honen azpira hainbat gai biltzen dira: ekintzailetza, parte-hartze soziala edo administrazioek berrikuntza bultzatzerakoan duten papera adibidez. Horiek guztiak birdefinitu behar ditugu egungo eredu ekonomiko eta sozialaren krisialdia honi aurre egiteko.

Datorren ekainaren 24an Donostiako Tabakalera eraikinean Íñigo Kortabitarte eta The Best of aldizkariko edukiak egitera gonbidatu ditugun lagunek eredu ekonomiko, sozial eta teknologiko berrien aldeko apustuan oinarritutako hainbat esperientzia aurkeztuko dizkigute.

Utzi zure iruzkina

Izartxoa (*) duten eremuak derrigorrez bete behar dira.


Iruzkinean izen bat idatzi behar duzu. Ez baduzu identifikatu nahi, idatzi "anónimo" hitza edo erabili ezizen bat.


Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Zurekin harremanetan jartzeko bakarrik eskatzen da.

Anti-spam system (*)

Type in the security image words to avoid spam generation.