Baloreak, kapital soziala eta sareak erlazionatzeko eredu berriak.
NIK-ORAINTXE-ONENA-GUTXIENEKOA
Badirudi esamolde horrek laburbiltzen dituela egungo gizartearen baloreak eta horrexek gidatzen duela kapital soziala konfiguratzeko eredu berrien bilaketa, kapital sozialtzat ulertuz ekintza ekonomiko, teknologiko, zientifiko eta politikoak (funtsean, gizarte ekintza) bultzatzen dituzten arau eta sare sozialen multzoa.
Hezkuntza, teknologia eta enpresa
Hezkuntza, gizartea osatzen duten pertsona moten abiapuntu bezala (sormena eta hezkuntzari buruzko iritzi kritikoa, ikaskuntza modu berriak vs. irakaskuntza eredu zaharrak); teknologia, ikaskuntza eredu berrietatik haratago iristeko balio digun ingurune bezala eta horrek aurrerapen sozialean duen eragina; enpresa espazio sozial bezala, non elkartu egiten baitira hezkuntza eta teknologia garapen ekonomikorako tresna moduan, eta non pertsonak prozesu produktiboetan antolatzen baitira.
Erlazionatutako hiru sare, elkarri modu desberdinean eragiten diotenak (aurrerapena azkartuz edo bat-batean balaztatuz), kontuan harturik sare bakoitzetik bultzatzen diren ereduak eta zenbateraino dauden irekirik gainerakoen filosofia onartzera.
Administrazio publikoaren eraldaketa eta espiritu moldakorra: administrazioaren papera ekimen eraldatzaileak sustatzerakoan, gizartera irekitzerakoan eta praktikak behetik gora sartzerakoan, prozesuen zein informazioaren gardentasuna eta zerbitzuak pertsonalizatzearen kontzeptu berri bat, hori guztia administrazio berritzaileago bat lortzeko.


¿quienes son los ponentes?
gracias
Aquí tienes la información sobre los participantes: firmas invitadas al número de lanzamiento de the best of