THE BEST OF 1 ALEA: EDUKIEN AURKIBIDEA

Kike-k argitaratua | 2009-eko Irailak 16

  • Ekintzailetza: proiektu bat sortu, garatu eta ezartzea.
  • Disidentea edo ezohikoa: gizartean edo gizartearen alorretakoren batean ezarritako ordenarekin zati bateko edo erabateko desadostasuna adierazten duen pertsona. Batzuek erokeria gisa ikusten dute eta duela gutxi heresiatzat ere jotzen zuten.
  • Tabakaleran egindako lehenengo topaketari esker, sareen arteko harreman eredu berrien inguruko ondorioak atera ahal izan genituen, baita enpresak garapen ekonomikorako tresna gisa hezkuntza eta teknologia batzen dituen espazio sozial gisa duen egitekoa ulertzeko ere. Bigarren topaketak Ezohiko ekintzailetzak izenburua izango duen. The Best Of Euskadi Innovako garrantzitsuenak Gasteizen mundua mugitzea eragiten dutenen, hots, ekintzaileen, jarrera hain konformista ez izateko aldaketari helduko dio. Urriaren 2an Azukreolan egingo den bileran ekintzailetzaren etorkizuna markatzen ari diren gakoei helduko diegu, eta horretarako, antolamendu eredu berrien analisi bat egingo dugu eta analisia prestakuntza prozesuetan sartuko dugu.

Desorganizazio ekintzaileak: zatoz nire jaira!

Web sozialen jaiotzari esker, taldekatze profesionalerako bide berriak sortu dira. Interes berberak dituzten pertsonak taldekatu egiten dira, elkar ezagutzen dute, birtualki lan egiten dute eta harremanak sortzen dituzte networking saioetan. Lan-harremanak malguagoak eta organikoak dira eta beren helburua beren proiektuetan edo arlo jakin batzuetan murgildutako profesionalak lortzea da.

Errealitate horrek ekintzailetza ulertzeko moduak eraldatu ditu. Horrez gain, egitura horiei jarraiki zerotik sortu diren enpresa berriak, besteren konturako ekintzailetza dagoeneko existitzen diren enpresen egitura aldatzen ari da. Antolamendu horizontal eta irekiagoetarantz, hain zuzen, eta bertan, arduradunek ez dute guztia besarkatzen eta denek, kontsumitzaileek ere, ekoizpen prozesuak aberats ditzakete.

Antolamendu berria une bakoitzeko beharretan oinarritzen da, erantzukizuna eskualdatzen du eta horrela, pertsona batzuk beste batzuen gainetik kokatzen dituen karguak eratzea ekiditen da. Bertan, maila desberdinetako sormen, enpresa-lankidetza eta enpresaren tradiziozko egitura aldatzeko gai diren diseinu irekiko prozesu plataforma irekiak daude.

Kontra-prestakuntza sorkuntzari laguntzeko.

Modularragoak diren prestakuntza egiturei esker, ekintzailetza ez da Enpresa Zientzien eta Enpresa Administrazio fakultateetako ikasgai hutsa, aitzitik, esparru askoren inguruko ikasketa planetan sartu da, zuzenean nahiz zeharka, ikasgeletatik kanpoko programa osagarrien bidez. Horrez gain, egungo ikasketa prozesuetako beste ezinbesteko eragile batzuk, adibidez, telebista eta Internet, gizarte proaktiboagoa lortzeko asmo horrekin bat egin dute.

Azken urteotan lankidetza eta sormen aukera berri horietatik sortu da mundua ikusteko modu berria duen belaunaldi bat, ausartagoa eta lehengoa bezain eraginkorra dena. Gazteria aktibo eta parte-hartzaile berriak, EzEz (ez lana, ez ikasketak) belaunaldi mitifikatuarekin alderatuta, beste bide batzuk markatzen ditu bere ekimenak aurrera eramateko.

Garapen agentziak, enpresa mintegiak eta gainerako instrumentu publiko eta pribatuak prest al daude ekintzailetzaren izaerara aldaketa hau sartzeko? The Best Of-ek protagonista horiek bilduko ditu pentsaera berri honekin zabaltzen diren aukera berriak eta beharrak aztertzeko.

Erantzun bat “THE BEST OF 1 ALEA: EDUKIEN AURKIBIDEA”-rentzat

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Kike Alonso, thebestof, Venan Llona, Amaiaand others. Amaia said: Ya estoy apuntada al The Best of Euskadi Innova nº1: http://bit.ly/2k4GMa [...]

RSS jarioa bidalketa honen iruzkinentzako

Utzi zure iruzkina

Izartxoa (*) duten eremuak derrigorrez bete behar dira.


Iruzkinean izen bat idatzi behar duzu. Ez baduzu identifikatu nahi, idatzi "anónimo" hitza edo erabili ezizen bat.


Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Zurekin harremanetan jartzeko bakarrik eskatzen da.

Anti-spam system (*)

Type in the security image words to avoid spam generation.